| Makalu, munduko bosgarren tontorra igotzen saiatuko da Luis Kortabitarte |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-04-10 14:22 | ||
|
Luis Kortabitarte mendigoizale elgoibartarrak Makalu mendia igotzeko
asmoa duen espedizioan parte hartuko du.
Bihar (apirilak 11) aterako
dira Himalaya aldera. Helburua ez da nolanahikoa, munduko bosgarren
tontorrik altuenera baita Makalu (8.463 metro).
Espedizio kideak: Sei zortzimilako igo dituen Koke Lasa (Ezkio-Itsaso) izan da espedizioa antolatu eta dinamizatzeaz arduratu dena. Honako hauek izango dira kordadako lagunak: Pedro Garcia El loco (Ordizia), Ander Goitia (Beasain) eta Carlos Martinez eta Luis Angel Rojo Gorri arabarrek osatuko dute Makalura igotzen saiatuko den espedizioa.
Lehenengo egunak aklimatatzen pasatuko dituzte, eta apirilaren 20 aldean hasiko dira igotzen, dena uste bezala badoa eta mendiak lagatzen badie. Itzulera, maiatzaren 31 alderako aurreikusi dute.
Luis Kortabitartek entrenamendu zorrotza jarraitu duela azaldu du eta tamaina honetako erronkari baiezkoa eman aurretik “dezente meditatu” duela ere aitortzen du. Himalayan ere udaberria da une honetan, udako monzoiaren aurreko urtaroa, alegia. Hori dela-eta ohi baino elur gutxiago, eta izotz gehiago izango dute. Hortaz, hotza izango dute arerio nagusiena.
Eguraldiaz aparte, Makalu, igoera gogorra, teknikoa eta oso gogorra da.
Nanga Parbat-era saiakera 2002an
Orain dela bost urte Nanga Parbat (8.125 metro) igotzen saiatu zen Kortabitarte, baina ezin izan zuen gailurrera iritsi.
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|
































