Menu Content/Inhalt

Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Ez gatozela tximinotik?!


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Gure berbak PDF Inprimatu ePosta
Asier Etxaniz   
2008-04-08 22:09
Image
Segituan konturatzen gara kanpotarren batekin ari garenean baditugula berba batzuk oso gureak, esan nahi baita oso elgoibartarrak. Uste dut bi direla gehien gogorarazten dizkigutenak, nixe eta barren. Ez dakit zehazki noraino heltzen den euren erabilpena, Mendaro edo Soraluzeraino akaso? Kontua da gaztelera batuan ari garela ere igarri egiten digutela nongoak garen, barren horren eraginez, ohitura baitugu "pero" hitza esaldien bukaeretan esatekoa.

 

Eta hasten zaizkigu zirikatzen, euren esaldietan gure hitz exotikook natural ustetan sartzen. Nixe-rekin tira, konpontzen dira, baina barren-ekin... esaldi arraro askoak ateratzen zaizkie. Ez da antza, guri begitandu bezain erraza. Adibideak jartzen hasita, orain dela pare bat urte liburu batean topatu nuena. Ez edozein liburu eta ez edozein idazle. Pentsa, urte hartako literatura libururik onentzat dute askok, eta Euskadi Saria eman ez ziotelako publikoki kexatu zenik ere izan zen idazleen artean. Honela dio pasarte batean:

"Txakurra ontzian gelditu zaigu!"
Arineketan igan zen eskalan gora atzera Olabe.
"Nora hoa barren!"
Baina karel ostean ezkutatu zitzaigun. Txikotekoa estutu nuen badaezpada.

Liburu trinko honetako beste pasarte asko bezala, hau ere behin baino gehiagotan irakurri behar izan nuen. Oker ez banago, barren! horrek gure barren-a behar du, nahiz eta ez duen ondo ematen esaldi horretan. Hala ere, ez dizuet ukatuko, hura bai poza liburuan hitz honekin topo egitean, nola izaten den Benidormeko Koño-aren kale ospetsuan zure auzoa ikustean...




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Elgoibar
Badirudi azken egunotan gure herrixan izena mundu ...
(beltxa)

zorionak Aitor
asko poztennaiz,segi holaxe, jator jator irriparre politorrekin.
(eskarne)

IMH Ingeniaritza Eskola
IMH Ingeniaritza Eskolaren helburu nagusietakoak d...
(IMH Ingeniaritza Eskola)

Eskerrak Asierri
Pasa egin zait esatea. Eskerrak Asierri azalpenagatik.
(elgoibartarra)

Arrixaga auzoa
Jaiotzaz kaletarra naiz baina bizitzan zati haundi...
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko