| Eskubaloi campusean izena emateko epea apirilaren 15ean amaitzen da |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-04-08 14:01 | ||
|
Parte hartu: Uztailaren 1etik 11ra Olaizaga kiroldegian egingo den I.
Eskubaloi Campus irekia antolatu du Sanlo EKTk. “Udaz eta eskubaloiaz
gozatzeko modu berri bat” izango dela aurreratu dute.
Kuota
Uztailaren 1etik 11ra (15 €) Uztailaren 13tik 19ra (190 €) Biak (190 €) *Aukera dago, lehen, bigarrena edo bietan izena emateko. Eskubaloi campusa izanik ere, beste kirolentzako ere izango da lekurik, eta gainera, denbora librea, irteerak eta beste hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango da.
190 euroko Kuotak ondorengoak barne hartzen ditu:
Nori zuzendua
Eskaintza Elgoibar, Mendaro eta Debako 1995, 1996 eta 1997an jaiotako neska-mutilei zuzenduta dago. Entrenatzaile tekniko eta esperientziadun begiraleak izango dituzte arduradun gisa. Izen ematea: Plaza kopurua murriztua denez, izena emateko 50 euroko diru sarrera egin beharko da Sanlo EKT-ren kontu korrontean: 3035 0007 25 0070027086 (Euskadiko Kutxa/Caja Laboral)
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|



























