Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Bide berria ireki du Aritza Monasteriok Peruko Rondoy mendian
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Gida komertziala

Bide berria ireki du Aritza Monasteriok Peruko Rondoy mendian PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-11-06 10:52
Aritza Monasterio
Peruko Huayhuash mendikatean dagoen Rondoy (5.879 m.) mendian 900 metroko bide berri bat ireki du Aritza Monasteriok. Huaraz (Peru) herrian mendi gidari lanak eginez bizi den mendigoizale elgoibartarrak Mikel Saez de Urabain euskaldunarekin batera lortu zuen “Bagabiltza” bidea irekitzea.

 

 

Bagabiltza” izeneko 900 metroko bide berria
Bagabiltza” izena jarri zioten Monasteriok eta Saez de Urabainek Peruko Rondoy mendiaren mendebaldeko aurpegian ireki zuten 900 metroko bide berriari. Eguraldi txarraren ondorioz 7 egun kanpinean sartuta itxaron behar izan zuten mendian sartzeko. Gauzak azkarrago joan ziren gero: 30 ordutan lortu zuten bide berria irekitzea. Atsedenik gabeko 30 orduko mendi jarduera gogorra izan zen, ordea. 

Aritza izotzean gora
Emaitza: 900 metroko bide erabat glaziarra (VII/5 zailtasuneko zatiekin). Bideak OZ+ (Oso Zaila +) zailtasuna merezi zuela adostu zuten Aritza Monasteriok eta Saez de Urabainek. Tontorrera eramango zituen erlaitzera (5.800 m.) gauez (21:30ak pasata) iritsi zen eskalatzaile bikotea, eta erlaitzaren handitasuna ikusirik, tontorrera egin beharrean beheranzko rappelekin hasteko erabakia hartu zuten, zuhurtziaz.  Helburua lortua zuten, bide berria irekita zegoen. Tontorrak baino bidea nondik eta nola igotzen den da garrantzitsua mendizaleontzat.

 

Mendi ikusgarria, zaila eta ezezaguna

Klik haundi ikusteko
Kokapena: Huayhuash mendikatearen iparraldean dago Rondoy (5.879 m.) mendia. Peruko Andeetako mendikaterik ezagunena Mendikate Zuria den arren, 20 mendikatetik gora daude Inken herrialdean. Horietako bat da Huayhuash, hedaduraz herrialdeko bigarrena (30 kilometro luze eta 10 kilometro zabal). 5.000 eta 6.000 metrotik gorako hainbat mendik osatzen dute mendilerro ikusgarria, Yerupajá (6.634 m.) izanik mendikateko garaiena eta herrialdeko bigarren tontorra. Rondoy mendia ez da 6.000 metrotara iristen, baina teknikoki zailtasun handiak gainditu behar dira tontorra egiteko.

Lehen igoera: 1961ean igo zuten estreinakoz Walter Bonnati eta Andrea Oggini mendizale mitikoek, iparraldeko hormatik igo ere. Ordutik mendizale gutxi saiatu dira Rondoy igotzen, eta saiakera gehienak antzuak izan dira. Erronka paregabea Aritza moduko mendizale batentzat. Izan ere, mendizale gutxi ibiltzen diren  mendi eta horma ezezagunetarako joera du. Mendi gidari lanak lagatzen dion heinean, urtero mendi jarduera interesgarri bat egiteko ohitura du. Eta ez edonolako jarduerak. Jaso dituen sari eta aipamenak dira aukeratzen dituen bide eta mendien zailtasunaren adierazgarri.

Gonbidapen ukaezia

Rondoy mendia bere handitasunean

Euskal Mendizale Federazioak Jarduera Onenaren Saria eman zion 2002an Aritza Monasteriori, Siula Grande mendian ireki zuen bideagatik. Igoera haren inguruko ikus-entzunezkoa prestatzera Euskal Herrira egin zuen azken bisitan ezagutu zuen, hain zuzen, Mikel Saez de Urabain.

 

 

Ikus-entzunezkoa prestatzen lagundu zion Mikelek Aritzari. Mendiari buruzko ikuspegi antzerakoa zutela ohartu ziren eta iaz joan ziren estrainekoz elkarrekin eskalatzera. Aritzaren deia ez zen asko luzatu, Rondoy mendiaren argazki batzuren bitartez egin zion mendia elkarrekin eskalatzeko gonbidapena. Gonbidapen ukaezina Saez de Urabainentzat.

Huarazen mendi gidari

Klik haundi ikusteko
Urteak daramatza Aritza Monasteriok Huaraz, Peruko herrian, bizitzen. Mendikate Zuria eta Huayhuash mendikateak oso ondo ezagutzen ditu elgoibartarrak, makina bat zeharkaldi egin baititu mendi gidari lana dela-eta.

 

 


 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Ni neu 2006-11-07 18:56:06
Gora Euskal Herriko mendizaliak! Hia mendiari buruzko albiste gehiago ateratzen dituzuen, neri interesatzen zaizkit behintat eta gustura irakurtzen ditut. Animoak Aritza-ri eta segi horrela!!!
Zorionak, Aritza!
Abel 2006-11-07 22:41:32
Meritu handiko bidea da hori, benetan, bai kirol ikuspegitik eta baita abenturaren ikuspegitik ere. Horrek ez dauka zortzimilakoen inbidiarik. Xapó...!  
Euskal Herriko haritzak bezala, zenbat eta zaharrago, orduan eta sendoago dihardu gure Aritzak. Eutsi pioloei urte askoan, eta besarkada bat Elgoibarko mendizaleon partetik. 
Aldizkari eta web gune espezializatu hauetan ikus dezakezue bidearen zailtasuna eta edertasuna, argazkitan:  
www.alpinist.com/doc/ALP17/newswire-rondoy 
www.casadeguias.com.pe/content/view/42/47/ 
http://www.verticalworld.net/news/news.php?id=424 
http://www.desnivel.es/object.php?o=14946&p=share/zoom2.php&image_num=1&preview=0



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko