Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Hezkuntza arrow Edurne Iriondo 2008ko ikasle ohi aipagarriena IMH Sarien 6. edizioan
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Edurne Iriondo 2008ko ikasle ohi aipagarriena IMH Sarien 6. edizioan PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-04-07 08:32
Klik haundi ikusteko
Sarituak diplomarekin.
 
Edurne Iriondo ondarrutarra, Labein-Tecnaliako ikertzaile doktoratua aukeratu dute ikasle ohi aipagarria IMH Sarietan.
2008ko ikasle aipagarria, berriz, Joseba Aramendi izan da eta aipamen berezia Eneritz Iraetak merezi izan du.
 


Zientzia eta teknologia berrikuntzaren urtea
Makina Erremintaren sektoreari lotutako 44 enpresen parte-hartzearekin 2008ko IMH Sariak 6. edizioa antolatu du Elgoibarko IMHk. Aurreko edizioan nazioartekotasuna izan bazen sarien gaia, aurten zientzia eta teknologiaren berrikuntza urtearekin lotu da. IMH Sarien helburua da Ikasketa garaian edo eta baita ondorengo lanbidearen garapenean nabarmendu diren Heziketa Zikloetako ikasleei esker ona ematea.
 
Sarituak izan dira:
    2008ko ikasle ohi aipagarria: Edurne Iriondo Plaza, ondarrutarra, Materialeen Ingeniaritzako Doktorea eta Labein-Tecnaliako ikerlaria. Ikasle ohi aipagarriak IMHko eskultura korporatiboa jasoko du.

Edurne Iriondo Plaza, ikasle ohi saritua
Klik haundi ikusteko
Edurne Iriondo beharrean.
Batxilergoa amaituta, adierazi digu “diseinuarekin lanean ikusten zuen bere burua modu praktiko batean” eta IMHko 2+3 eredua ezagututa (2 urte Goimailako Zikloa eta 3 urte IMHko ingeniaritzan lan eta ikasiz) IMHn apuntatu zen. Horrela 1996-2001 urteen tartean Delineazioko ikasketak egin zituen eta Ingeniaritza Eskolan lanean eta ikasten, txandakako metodologiarekin Fagor Arrasate Elkarte Kooperatiboan Etxebarriko plantan bulego teknikoan lanean jardunez.

2001-2002 ikasturtean EHUko diseinu-kudeaketa masterra egin zuen Bilboko DZ erakundean eta  2002-2007 urteetan EHU-ko Doktoradutza egin du Labeinekin. Tesia: “Eragin Elektromagnetikoen Bidezko Errekuperazio Elastikoaren Kalibrazioa”.

Lan esperientzia zabala izan du, Itziarko CMEn praktikak egin ondoren, Fagor Arrasate Etxebarrin Bulego teknikoko proiektista izan zen eta, ondoren, Errenteriko Construcciones Metálicas Zabinox enpresako arduradun teknikoa. 2003 urtetik aurrera Derioko Labein (Tecnalia Automoción) zentru teknologikoan lanean jardun du, automozioko konformazio arloan eta maiatzaren 5ean Durangoko Azterlan Ikerketa Zentruan hasiko da lanean Proiektuen Koordinatzaile bezala. Atzerrian hainbat lan egonaldi egin ditu, azkenak Estatu Batuetan, urte t’erdi doktoradutza tesia garatzen (The Ohio State University) eta Ukranian.
    ∞ Informazio gehiago hemen

     2008ko ikasle aipagarria: Joseba Aramendi Garmendia, getariarra (Mia auzokoa), Mekanizazio bidezko Produkzioko goi-mailako heziketa zikloko ikaslea. 1.500 eurotako ikasketa poltsa.

     2008ko aipamen berezia: Eneritz Iraeta Agirregomezkorta, soraluzetarra, Proiektu Mekanikoen Garapeneko goi-mailako heziketa zikloko ikaslea. 1.500 eurotako ikasketa poltsa
*Ikasle aipagarria fabrikazio arlokoa denez, fabrikazio arloko ikasle aipagarriari eman ordez, ahalik eta ikasle gehien saritzeko helburuarekin IMHko bigarren ikasle aipagarrienari eman zaio saria.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari