Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow 'Zerikasi', doako zerbitzu berria garapen pertsonala indartzeko
Blogak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Nik ere, Neouville mendiari


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Neouvilleko Ikusmira (Kronika)


Barren astekaria

Mediateka


2007

Gida komertziala

'Zerikasi', doako zerbitzu berria garapen pertsonala indartzeko PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-04-04 14:08
Klik haundi ikusteko
 
Zerikasi Elgoibar Deba, Eibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluzeko bizilagunei era guztietako prestakuntzari buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza hurbiltzeko zerbitzua izango da, erabat doakoa, aurrez-aurre (IMHn) eta internet bidez eskainiko dena www.zerikasi.com webaren bidez.



2007ko azaroan jakitera eman zena gogoratuz, Eusko Jaurlaritzako Etengabeko Ikaskuntza Zuzendaritzak Europan adostutako ildo estrategiko bat garatzen ari da Euskal Erkidegoan modu orokorrean eta eskualdeka: pertsonen garapena etengabeko prestakuntzaren bidez, gizarte aktibo eta aurreratuak izan gaitezen.
Horretarako Jaurlaritzak biztanle bakoitzarengana hurbiltzeko asmoz, eskualdeka antolatu ditu zerbitzuak. Debabarrenari dagokionez, Zerikasi izango da zerbitzu hauek eskainiko dituena.
Klik haundi ikusteko
Olatz Arriola azalpenak ematen aurkezpen ekitaldian.
 
Zerikasi gaur (apirilak 4) publikoki aurkeztu da baina dagoeneko lanean dihardu hiru hilabetez eta Debabarrenko 90 erakunderekin egon da harremanetan, prestakuntzari buruzko informazioa jaso eta eguneratuta izateko.
 
 

     Nori dago zuzendua?
Bizitzan zehar ikasten jarraitzeko interesa duen pertsona orori. Bereziki 25 urtetik gorako pertsoneri eta prestakuntza mundutik urrunen daudenak: emakumezkoak, luzaroko langabetuak, etorkinak, etab.

     Zer egiten dute?
Entitate eta norbanakoen artean bitartekari-lana egin nahi dute. Alegia, Debabarrenako prestakuntza eskaintza guztia jaso, erabiltzaileen esku jarri eta behar badu, aholkatu eta animatu. Honez gain, Debabarrenan betetzen ez diren ikaskuntzarako eskariak identifikatu eta kudeatu ere egingo dituzte.

     Zer Prestakuntza informazio eskaintzen du Zerikasik?
Adibidez, jostungintzatik hasi eta tai-chi ikastarotik pasata, unibertsitate mailako edozein ekintza izan daiteke.
  • Horregaitik, Zerikasik Debabarrenako biztanle guztiei adierazi arazi nahi die edozein motatako ikastaroa ematen badute Zerikasira deitzeko (943 748271 telefonoa), ematen duten formazio edo ikastaroen berri jakin arazteko Debabarrenko biztanle guztiei.
Zerikasik, baita ere, formazioa ematen duten entitateei adierazi nahi die egiten dituzten ekintzak telefonoz adierazi edo zuzenean sar dezaketela www.zerikasi.com webean, bertan erregistratuta. Guzti hau doakoa izango da.

     Non daude?
Momentuz Zerikasi Elgoibarko IMHko eraikinean dago kokatuta (Azkue Auzoa 1) eta aztertzen ari da nola hurbildu Debabarreneko herri guztietara.
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

hauek bai neska jatorrak!
itxaspe 2008-04-04 15:33:39
Hemendik bakarrik zorionak ematea horrelako zerbitzu bat martxan jarri dezuelako! ;)  
 
Lan galanta daukazue aurretik! animo eta horrela segi....



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


\"Pesetero\"
Oindioik egongo da \"pesetero\" deitxuko dion Realzalerik. Ondo Etxebe, ondo.
(Trachurus)

Maixu!
Aupa Extebe! Erabaki edarra. Dotore portau haiz.
(errebueltakua)

Sailkapenak prest
San Migelera II. Korrika probako sailkapenak ikusteko moduan dauzkazue.
(elgoibarren.net)

Sokamuturra sosua
Aurtengo sokamuturrak oso lasai jun zian, apenas e...
(Xaibor)

Pasarela Petril
Benetan desfile asko ikusi ditu Malako petrilak, g...
(Ion)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 15 bisitari