Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Hezkuntza arrow Elgoibar Ikastolaren webgunea martxan dago
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Ez gatozela tximinotik?!


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Elgoibar Ikastolaren webgunea martxan dago PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-11-03 12:52
Klik haundi ikusteko
Elgoibar Ikastolak ere teknologia berrien aldeko apustua egin du. Aurrerantzean, elgoibarkoikastola.net atari digitalean sartuz, Ikastolan gertatzen denaren berri jasotzeko aukera izango da.

Elgoibar Ikastolaren leiho txiki bat izan nahi du elgoibarkoikastola.net atari digitalak, “hezkuntza-komunitatea osatzen dugunok, edonon gaudela ere, Ikastolarekin lotura gal ez dezagun” bertako arduradunen esanetan.

Arrasto luzea duen proiektua
Webgunea ekain bukaeratik martxan dagoen arren, duela 3 urte inguru hasi zen Ikastolako IKT (Informazio eta Komunikaziorako Teknologien garapenerako) taldea proiektu hau prestatzen. Hasieran intranet edo barruko sare moduan jarri zuten abian, hau da, barneko komunikaziorako tresna moduan. Helburutzat; Ikastola barruko gestioa ahalbidetzea eta erraztea zuen. 
Jendearen bistara jarri dutena, berriz, publiko egin zitekeen alderdia izan da. Proiektuaren eskaparate modukoa den elgoibarkoikastola.net webgunea, hain zuzen ere. “Honen atzean, oraindik azaleratu gabe, askoz handiagoa den proiektua darabilgu eskuartean. Datorren ikasturtetik aurrera, Ikasweb-en sartzean (aurrez identifikatuta dauden familiek) ikasleen datutegietara sarbidea edukitzea da gure asmoa. Modu honetan, ikaslearen segimendua etxetik ere egiteko aukera izango da: ebaluazio txostenak, notak, e.a.”

Atalak
Honako hauek dira webguneak dituen atal nagusiak:
•Informazio orokorra: notiziak, eskola egutegia, familientzako oharrak, e.a.
•Ikastolako proiektuen berri emateko atala. Proiektu orokorrak eta mailaz mailakoak.
•Semealabok atala. Gurasoei zuzendutako informazioa, adin bakoitzeko ezaugarriak kontutan hartuz.
•Argazkien eta bideoen txokoa. Ikastolaren inaugurazioko bideoak eta 25. urteurrenekoak (Joan Mari Iriondok lagatakoak) jarri dituzte txoko honetan, besteak beste.
•Lotura interesgarriak. Bertako irakasleen blog interesgarrienetara, kasu.

Komunikazio teknologien garapenerako ikastetxe pilotua
Elgoibar Ikastola, informazio eta komunikazio teknologien garapenerako ikastetxe pilotu moduan aritu da, Ikastolen Elkarteko beste ikastolekin batera. Denek helmuga bera bilatzen dute; “gure ikasleek teknologia berrietan ere egungo gizarteak eskatzen duen maila izan dezatela. Apal, baina tinko, azpiegiturak berritzen joan gara, gure lana egiteko era eguneratu eta hobetzen, eta izan garenari eutsiz, izan nahi dugunari heltzen”.

Herri ekimenetik sortua, herriaren zerbitzura
Egunero egiten duten ahalegina ezagutarazi nahi du Ikastolak, “guraso eta langileek osatutako kooperatiba gara; herri ekimenetik sortu ginen, herriaren zerbitzura gaude eta gure hartzaileak diren ikasle eta familien beharrak ase nahi ditugu. Horretarako, nahitaezkoa zaigu hauen ahots ahalik eta bide gehienetatik jasotzea. Balio beza leiho txiki honek hori guztia bideratzeko”.


 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Gusto txarrak
elgoibartxar bat 2006-11-04 13:32:12
Behin web orri bat eitxera jarritxa gusto apur bat gehixaokin eitxia re elitzake gaizki egongo, ikastolak webgune dexenteago bat merezi dabala baitxantzen jata-ta. Eztakitx zein egoera ta baldintzatan eingo zan weba baņa mejorarako zati haundixa laga dabe behintzat...
Eta gainera mozillan oso gaizki ikusten
Miren 2006-11-07 10:37:46
Nik explorer baino askoz standarragoa eta gainera soft-ware librearekin egina dagoen FireFox Mozila nabigatzailea erabiltzen dut eta orri hau oso gaizki ikusten da eta ezin da nabegatu.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Elgoibar
Badirudi azken egunotan gure herrixan izena mundu ...
(beltxa)

zorionak Aitor
asko poztennaiz,segi holaxe, jator jator irriparre politorrekin.
(eskarne)

IMH Ingeniaritza Eskola
IMH Ingeniaritza Eskolaren helburu nagusietakoak d...
(IMH Ingeniaritza Eskola)

Eskerrak Asierri
Pasa egin zait esatea. Eskerrak Asierri azalpenagatik.
(elgoibartarra)

Arrixaga auzoa
Jaiotzaz kaletarra naiz baina bizitzan zati haundi...
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan bisitari 1