Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kultura arrow "Katiuska" zarzuela ikusteko 300 sarreratik gora saldu dira dagoeneko
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

"Katiuska" zarzuela ikusteko 300 sarreratik gora saldu dira dagoeneko PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-04-04 11:13
Klik haundi ikusteko
 
Gaur: Masa Coral del Ensanche talde bilbotarrak “Katiuska” zarzuela eskainiko du Herriko Antzokian (22:15).
Arrakasta itzela izaten dute zarzuelek gure herrian eta oraingoa ere ez da salbuespena: 300 sarreratik gora saldu dituzte dagoeneko. Oraindik badago bat eskuratzeko aukerarik.

  • Sarrerak eskuratzeko: 14:00ak arte Kultura sailean (Kultur Etxean) eta saioa hasi baino lehen leihatilan.
Zarzuela, elgoibartarren genero gustokoa
Bilboko Masa Coral del Ensanche taldea berriz itzuliko da Herriko Antzokiko eskenatokira, beste zarzuela bat eskaintzeko. Orain bi urte El Caserio lanarekin, eta duela hilabete batzuk La tabernera del puerto lanarekin Elgoibarren izandako arrakastaren ostean, gaur (apirilak 4) Katiuska zarzuela eskainiko dute.
Kultura saileko arduradunen berbetan oso gustura etortzen dira bilbotarrak Elgoibarrera, “jendeak oso ondo erantzuten du, elgoibartarrok zarzuela zaleak garela dirudi. Batez ere emakumeengan dauka arrakasta genero honek. Beraiek ere oso pozik etortzen dira gurera, arrakasta ziurtatuta baitaukate ia. Pentsa, Gipuzkoan egin zuten estreinako emanaldia Herriko Antzokian egin zuten. Errepertorioan lan gehiago ere badituzte eta urtero bat ekartzea da gure asmoa

 Iraultza boltxebikearen inguruko zarzuela
Klik haundi ikusteko
Bi ekitaldi dauzka Katiuska zarzuelak. Emilio Gonzalez del Castillo eta Manuel Martialonsok idatzitakoa da eta Pablo Sorozabalen musika darama. Zarzuela horretan iraultza boltxevikearen inguruan gertatutakoak kontatzen dira. Iraultza hark tsarren inperioa bertan behera laga zuen eta hainbat errusiarrek beste herrialde batzuetara erbesteratu beharra izan zuten, haien artean, Katiuskak. Garai berriak hasiko ziren ordura arte ezer izan ez zutenentzat,langile eta nekazarientzat batez ere. Ukrainako herri bateko ostatuan, 1918an gertatutakoa kontatzen du Katiuskak. Sasoi horretan gerra zibila hedatu zen herrialde hartara.

 Hamalau lagun kantuan
Noble, nekazari, soldadu eta erbesteratuak antzezteko, hamalau lagun izango dira Herriko Antzokiko eskenatoki gainean kantuan. Maisu kontzertatzailea Mario Letena izango da, eta Luis A. Gamarra abesbatzaren zuzendariak jardungo du musika zuzentzen. Masa Coral del Ensanche taldeak 1903an ekin zion zarzuelak prestatzeari, Bilboko baserri batean. Ordutik gaur egunera arte dozenaka lagunek jardun dute taldearekin abesten.
 
    Lotura duten albisteak:
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari