Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Kalera atera dituzte Merkatu plazako postu batzuk
Blogak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Nik ere, Neouville mendiari


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Neouvilleko Ikusmira (Kronika)


Barren astekaria

Gida komertziala

Kalera atera dituzte Merkatu plazako postu batzuk PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-04-03 11:14
Klik haundi ikusteko
 
Irudi bitxia eta ezohikoa gaur goizean Nafarroa plazak erakusten zuena.
Merkatu plazako karga-jasogailua hondatu egin da, eta ondorioz, ostegunetan plazara etortzen diren saltzaileek kalera atera dituzte postuak, Kultur Etxearen aurrealdera.


Gaur goizean Nafarroa plazak daukan itxura ikusita merkadilloa herri erdira itzuli ote den pentsatuko zuen, beharbada, batek baino gehiagok.
Ez dago horrelakorik. Merkatu Plazako saltzaileek produktuak garraiatzeko erabiltzen duten karga-jasogailua izorratu egin zen atzo (apirilak 2) eguerdian eta bigarren pisuan produktuak saltzen dituzten saltzaileetako batzuek, ostegunetan etortzen direnak, postuak kalera ateratzea erabaki dute. Kultur Etxe aurrean (Nafarroa plaza), ari dira salmentak egiten.
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Eguraldi eguzkitsua egiten duenez, erosleek eskertu dute leku aldaketa. Hala adierazi du herritar batek: “erosketak egitearekin batera kolore pixka bat hartzeko aukera, hau bai pagotxa!
 
Merkatu plazarako eta Udal Euskaltegirako igogailua 2008an
Urtea amaitu aurretik, Merkatu plaza eta Udal Euskaltegiaren artean igogailu berri bat eraikitzeko asmoa azaldu izan du Udalak. Aurrekontua ere kalkulatu dute: 136.000 euro inguru eta baita Eusko Jaurlaritzari diru-laguntza eskaera egin ere. Alabaina, laguntza iristen ez bada ere, igogailua eraikiko dela berretsi zuen alkateak, "jende asko, edadetuak tartean, ibiltzen da leku horietan eta igogailu baten beharra premiazkoa da".
Udalak Merkatu plaza zaharkituta geratu dela eta gabezia asko dituela ere onartzen du. "Eraberritze orokor baten beharra dauka" dio alkateak. 
Azken urtetan behera egin du produktuak saltzera Merkatu plazara joaten diren baserritarren kopuruak, eta horrekin lotuta edo ondorio moduan, baita erosleen kopuruak ere. Erakina garai berrietara egokituz eta zerbitzu hobea eskainiz, herritar gehiago hurbilduko liratekeela uste dute Udal arduradun eta saltzaileek.
Klik haundi ikusteko
Merkatu plaza eta Udal liburutegiaren artean eraiki nahi dute igogailu berria.
Klik haundi ikusteko
Karga-jasogailuaren matxura dela-eta eskaileren ondoan jarri behar izan du postua gaur saltzaile honek.
 
Kultur Etxean ere igogailua jarriko dute 
Klik haundi ikusteko
 
Merkatu plazan bezala, Kultur Etxean ere igogailu bat jarriko du Udalak aurten. Lan honek 140.000 euroko aurrekontua izango du. Non jarri aztertzen ari dira momentuz.
 
 
 
 
 
 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


\"Pesetero\"
Oindioik egongo da \"pesetero\" deitxuko dion Realzalerik. Ondo Etxebe, ondo.
(Trachurus)

Maixu!
Aupa Extebe! Erabaki edarra. Dotore portau haiz.
(errebueltakua)

Sailkapenak prest
San Migelera II. Korrika probako sailkapenak ikusteko moduan dauzkazue.
(elgoibarren.net)

Sokamuturra sosua
Aurtengo sokamuturrak oso lasai jun zian, apenas e...
(Xaibor)

Pasarela Petril
Benetan desfile asko ikusi ditu Malako petrilak, g...
(Ion)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 5 bisitari