Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Ekonomia arrow Hileko azken zapatuko feria berrindartu nahi du Udalak
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Hileko azken zapatuko feria berrindartu nahi du Udalak PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-04-02 13:12
Klik haundi ikusteko
 
Gainbehera datorren nekazaritza eta abeltzaintza feria indarberritu eta biziberritzeko proposamenak aurkeztu ditu Udalak.
 


1782an sortu zen Elgoibarren hil bakoitzeko azken zapatuan nekazaritza eta abeltzaintza feria egiteko ohitura.
Gaur egun, ganaduaren eta nekazaritza tresnen erakusketa eta salmenta egiten da bertan (Plaza Txikian), baina garairik onenak aspaldi joanak direla ematen du.
Gero eta salmenta postu gutxiago dago eta bisitariak eta erosleak ere asko urritu dira.  Azken zapatuko feria ez da, inondik inora, duela urte batzuk izatera iritsi zena: Elgoibarko eta inguruko baserritarren bilgune.
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko

Feriari bizi berria emateko proposamenak
Klik haundi ikusteko
 
Udalak 226 urte iraun duen ohitura gal ez dadin, hileko azken zapatuko feriari bultzada bat eman eta indartzea erabaki du. Ez dago ezer lotuta oraindik, baina alkateak aurreratu duenez, hartutako neurri berriekin proba moduko bat egitea gustatuko litzaieke ekainerako.
 
 
 
Lau ardatzetan oinarritzen den ideia baten berri eman du Udaleko buruak.
  1. Feria indartu. Plaza Txikiko inguruetara zabaltzeko aukera aztertzen ari da Udala; Kultur Etxearen aurrealdera edo Leku Eder parkera, esate baterako. Hain zuzen ere, Leku Ederren sortu nahi duten gune berria, 20 x 25 metroko espazioduna, erabili nahi dute azokarako. Bertan, Udalak eta Debemenek erosi duten karpa estalia jartzeko aukera egongo litzateke.
  2. Herri kirol erakustaldiak. Afizionatuek eskainitako erakustaldiak antolatzea aztertzen ari da Udala.
  3. Postu berriak sortu. Herriko baserritarrek euren produktuak (barazki, fruitu, e.a.) saldu eta erakusteko postu berriak sortu.
  4. Hilero produktu bat nabarmendu eta azokako protagonista egin. Honez gain, feriako giroa arratsaldera arte luzatuko lukeen ekitaldiren bat antolatzearen aldeko apostua egiten du Udalak.

 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan bisitari 1