|
Teodosia Iriondok 101 urte egin ditu |
|
|
|
|
elgoiBARREN.net
|
|
2008-04-02 13:19 |
|
Txokolateak txurroekin gozalduz ospatu zuen atzo (apirilak 2) Teodosia Iriondok bere 101. urtebetetzea, San Lazaro egoitzako lagunez inguratuta. Zorionak Teodosia!
Alpargata egilea
Teodosia San Frantzisko kalean jaiotakoa da (1907ko apirilaren 2an). Alpargatagintzan egiten zuen lan gaztetan eta gero Madrilera joan zen neskame. Hantxe ezagutu zuen gerora, bere senarra izango
zena. Etxe berean zegoen lanean, ebanista zen. Ezkondu eta Madrilen bizi izan zen senarra hil arte. Gero, alabarekin etorri zen Elgoibarrera.
|
 Eloisa Zubiaurre zinegotziak lora sorta bat eman dio Teodosiari Udalaren izenean. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |