Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Gizartea arrow 363 kilo zabor sortzen du elgoibartar bakoitzak urtebetean
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Mediateka


2006

Gida komertziala

363 kilo zabor sortzen du elgoibartar bakoitzak urtebetean PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-04-01 13:28
Klik haundi ikusteko
Zaborra arazo handi bat da gure gizartean. Urtetik urtera geroz eta zabor gehiago sortzen dugu.
  • Batez beste 363 kilo hondakin bota zuen zaborretara elgoibartar bakoitzak 2007an. Orotara ia lau milioi kilo zabor. Sortutako zabor piloan hiri-hondakin solidoak dira nagusi, 3.485.000 kilo (%88a).
  
Kilo bat zabor eguneko
Elgoibartar bakoitzak kilo bat hondakin sortzen du eguneko, Debabarreneko eta Gipuzkoako bizilagun bakoitzak sortzen duen batez besteko berdina, alegia.
Azken urtetan, gutxi izan bada ere, gora egin du lagun bakoitzak sortzen duen hondakin kopuruak. 2000. urtean 0,98 kilo hondakin sortzen zituen, batez beste, Debabarreneko bizilagun bakoitzak.
Bestalde, nabarmentzekoa da, Hiri-hondakin solidoak direla zaborraren poltsa gehien betetzen dutenak. Elgoibarren 2007an bildutako zaborarren %88. Multzo honetan, nagusiki, etxeetako zaborretatik edota jatetxe eta establezimendu komertzialetatik sortzen diren hondakinak daude.
 

2007ko hondakinak (kilotan)

Elgoibarren

Debabarrenan

Olioak eta abar.

2.235

13.911

Paperak eta kartoiak

265.642

2.538.895            

Ontziak

61.102  

560.490

Beirak

30.897

203.447

Pilak

901

6.040

Arropa 

27.665

182.513

Egurra

83.634

560.145

Hiri-hondakin solidoak:

3.485.266

23.911.990

Obra-hondakinak

 

511.520

GUZTIRA

3.957.342

29.039.180


 Zaborra arazo handi bat da gure gizartean. Urtetik urtera geroz eta zabor gehiago sortzen dugu, eta behar horiei erantzun nahian, zerbitzu berriak martxan jarri ditu Deba Beheko Mankomunitateak. Hala nola, pila bilketa, gero eta gehiago erabiltzen den arropa bilketa (edukiontzi zuriak), obra-hondakin bilketa, tamaina handiko hondakinak, aparailu elektrikoak e.a.
Bestalde, hondakinak batzeko zerbitzuak hobetzeko eta maiztasunak handitzeko proposamen asko jasotzen dituzte mankomunitatean. Besteak beste, etxeko olioaren eta hondakin arriskutsuen bilketak erraztea, paper eta kartoi hondakinen bilketaren maiztasun handitu, edukiontzien garbiketa eta mantenua hobetu, kontzientziazio eta heziketa kanpainetan eragin, e.a.
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko

Kontzientziazioa
Egin diren inkestek argitzen dutenez, erosotasunaren mesedetan, garrantzi gutxiago ematen diote erosleek ingurugiro kontzientziari. Erosketak egiterakoan gutxik daukate argi erosten duten produktua, aldi berean, hondakin bat ere badela.
Etxe barruan zertxobait nabarmenagoa ei da herritarren kontzientziazio maila eta asko dira hondakinak gutxitzen saiatzen direnak, dena den, auzotar askok ez dakite olio erabiliaren kamioiak zer beste produktu biltzen dituen: aparailu elektriko txikiak, aerosolak, erradiografiak, pintura, segapotoak, eta abar. Beste hondakin batzuek; zartagin, baxera, gomazko eskularruak, e.a.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan bisitari 1