|
Elgoibar Ikastola saritua Kosmodisea 2007-08an |
|
|
|
|
elgoiBARREN.net
|
|
2008-03-31 10:30 |
 Ikasle talde saritua.
Elgoibar Ikastolak, Fisio Sistemari dagokion kategorian (Lehen
Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailak) lortu du lehen postua.
Maila honetan
parte hartu duten taldeek, energiaren erabilerarekin lotutako audio
muntaia egin behar zuten.
Kosmodisea 2007-2008ko Fono Planetako irabazleak
Basakaitz Herri Ikastetxea (Aizarnazabal), Elgoibar Ikastola (Elgoibar), San Vicente de Paul (Irun), La Salle Berrozpe (Andoain) eta Nazaret Zentroa (Donostia) ikastetxeek irabazi dute Kosmodisea 2007-2008ko Fono Planeta.
- Aizarnazabalgo Basakaitz Herri Ikastetxeak eskuratu du sari nagusia Neo
sistemari dagokion kategorian (Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailak),
migrazioekin lotutako lan soinudun batekin.
- Elgoibar Ikastolak, berriz, Fisio Sistemari dagokion kategorian (Lehen
Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailak) lortu du lehen postua. Maila honetan
parte hartu duten taldeek, energiaren erabilerarekin lotutako audio
muntaia egin behar zuten.
- Bigarren Hezkuntzan (Glos sistema) Irungo San Vicente de Paul
ikastetxeak irabazi du, Baserriko bizitza kontzeptuaren inguruan
egindako soinu-muntaiaren bitartez.
- Bestalde, Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxeak irabazi du
Batxilergoan (Logo sistema). Espazio sozialen eta gure gizarteak
osatuak dauden moduaren inguruan egin duten lanak lortu du puntu gehien.
- Azkenik, Prestakuntza Ziklotan (Tékhne sistema), Donostiako Nazaret
Zentroak eskuratu du lehen tokia, Bakarrik idazten duen boligrafoa
ideiaren inguruan egindako lanaren bitartez. Kasu honetan estilografo
batek bere barruan izango lukeen ordenagailu txiki bati esker, aldez
aurretik bere memorian jasotakoa inork lagundu gabe idazteko gaitasuna
izango luke.
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |