| Oihana Alkorta omentzeko itzuliko da Arima Beltza |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-03-28 11:16 | ||
|
2006ko abenduan desegin zen blues-rock talde elgoibartarraren itzulera puntuala izango da, arrazoi berezi eta sentimentalek bultzatutakoa.
A-8 autopistan izandako
istripuan bizia galdu zuen Oihana Alkorta kantariaren omenaldi
kontzertuan (apirilaren 5ean Orioko Kiroldegian) parte hartuko duen taldeetako bat izango da Arima Beltza.
Oihana Alkorta (Getaria 1977-11-14 – Orio 2007-5-17) musikari eta abeslaria zen. Besteak beste, Benito Lertxundik Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin ateratako diskoan hartu zuen parte eta Kilometroak 2004 zela-eta plazaratu zen diskoan ere kolaboratu zuen Alkortak, Airean idazten dizkizut abestiarekin. Orion, Zarautzen, Usurbilen eta inguruko herrietan kontzertu ugari emandakoa zen.
Oihanak, gainera, lotura berezia zuen Elgoibarrekin, Iratxo tabernan jardun baitzuen lanean kamarera moduan.
Oihana Alkortari Omenaldi kontzertua
Arima Beltzak 3 abesti prestatu ditu
Desirak eta gezurrak, gaueko txanda eta nun zaude, taldeak atera zuen azken diskoko (Mundurako ateak) hiru abesti prestatu ditu Arima Beltzak Orioko kontzerturako, eta era akustikoan joko dituzte.
Taldeko bi kidek, Araujok eta Badiolak, berriz, bajua eta kitarra joko dituzte Airean idazten dizkizutMuxi abestian, beraiek ere parte hartu baitzuten, Oihana Alkortarekin batera, Kilometroak 2004rako grabatu zen diskoan. Hirurei, beste elgoibartar batek, Humberto Esnaola "Muxi"k lagundu zien moldaketekin.
∞ Lotura duten albisteak:
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























