| Kuadrillategiko gazteek graffitia margotu dute Mintxetako horma batean |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-03-27 10:52 | ||
|
Graffiti ikastaroa egin zuten martxoaren 15ean Kuadrillategi egitasmoko
gazteek. Bi ordu pasatxo behar izan zituzten argazkietan ikus daitekeen
graffiti erraldoia egiteko. Mintxetako sarrerako horma batean dago.
Topagunearen bitartez Ermutik etorritako bi graffitigilek irakatsi zieten marrazkia egiten eta, Udalaren baimenarekin, Mintxeta kirolguneko sarreran dagoen horma batean margotu zuten Ibon Arregik sortua den Kuadrillategiko logotipoa.
Argazkiak
Eskalada ikastaroa
Bestalde, egun berean, Kuadrillategiko beste talde batek eskalada ikastaroan parte hartu zuen. Donostiako Pio Baroja kiroldegian egin zuten ikastaroa.
Elgoibarko Izarrak hainbat ekintza antolatu ditu Kuadrillategin dauden gazteentzako.
Aurrekoez gain, surf ikastaroa, espeleologia ikastaroa, serigrafia ikastaroa eta beste batzuk egiteko asmoa ere bagago, baina datak zehazteke daude oraindik.
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|



































