Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Auto bat agertu zen Deba ibaian bidaiaririk gabe
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Auto bat agertu zen Deba ibaian bidaiaririk gabe PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-03-27 10:10
Klik haundi ikusteko
 
Deba ibaiaren ertz batean, Andikano baserriaren parean, auto bat bidaiaririk gabe agertu izana ikertzen ari da Ertzaintza.
Une honetan Portugalen dagoen autoaren jabeak Bilbon aparkatu zuela dio, eta ez dakiela nola ailegatu den Elgoibarreraino.


Klik haundi ikusteko
Gruak autoa Deba ibaitik atera zuen unea.
Atzo goizean (martxoak 26) lanera joan zirenean Olaso industriguneko beharginak izan ziren erdi hondoratutako autoa ibaian ikusten lehenak. Ertzaintzari abisua eman eta gero, haitz batean kateatuta zegoen Audi A-4 autoan ez zegoela bidaiaririk egiaztatu ahal izan zuten Ertzaintzako urpekariek eta Foru Aldundiko suhiltzaileek.
Euriteen eraginez hasita zetorren ibaiak urpekarien lana zaildu eta oztopatu zuen arren, barruan inor ez zegoela ikusteak inguratu ziren larrialdi zerbitzuetako kide guztiak poztu zituen. Eguerdiko 13:00ak inguruan atera zuen gruak autoa ibaitik.

Jabea Portugalen dago
Ertzaintzako agenteek hasitako ikerketek Audi A-4 autoaren jabearekin eman zuten. Bilbon bizilekua duen gizaseme bat da, baina une honetan Portugalen ei dago. Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, autoaren jabeak Bilbon aparkatu zuela adierazi du eta ez ei daki nolatan agertu den ibaian, Elgoibar parean. Ertzaintza autoa ibaira zer paretan erori zen ikertzen ari da. Hipotesi ezberdinak aztertzen ari dira eta ez dute bat ere baztertzen.
 
Argazkiak: Jabi Leon. 

 

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari