Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Udala arrow Txinara bidaiatuko dute Debabarreneko alkateek
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Txinara bidaiatuko dute Debabarreneko alkateek PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-11-02 10:38
Txinara joango diren Debabarrena eskualdeko alkateak. Atzean, Marivi Agirregomezkorta
Elgoibar, Eibar, Mutriku, Deba, Mallabia eta Ermuko alkateek Txinako errealitate industriala ezagutzeko aukera izango dute azaroaren 3tik 13ra bitartean herrialde asiarrera egingo duten bidaian. Debegesak antolatu du bisita hau.

Bisitaren helburu nagusia: asiar herrialdearen hazkunde industrialaren fenomenoa lehen eskutik ezagutzea eta Debabarreneko enpresentzat interesekoak izan daitezkeen inpresio, aukera eta mehatxuak ezagutzea da. Baita industria-esperientziak kontrastatzea ere. Bisita azaroaren 3 eta 13 bitartean egingo da eta eskualdeko 6 alkate eta Debegesak parte hartuko dute bertan.

Txinara bidaiatuko duten alkateak:
Marivi Agirregomezkorta (Elgoibar)
• Iñaki Arriola (Eibar)
• Estanis Osinalde (Mutriku)
• Jesus Mari Agirezabala (Deba)
• Jose Ramon Olalde (Mallabia)
• Carlos Totorika (Ermua)
*Mendaro eta Soraluzeko alkateak ere gonbidatuak izan dira, baina ezin izango dira joan.

Debegesak antolatu du
Debegesak, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, antolatu du bisita hau.

Konpetentzia industrialaren inguruko kezka
Bidaia, batez ere, Shangain, Pekinen, eta hauen inguruko guneetan zentratuko da. Erraldoi asiarraren konpetentzia industrialaren inguruko kezka ez da berria eskualdeko enpresentzat, eta Debabarreneko hainbat enpresek merkatu global honi erantzuna eman diete jada. Zentzu honetan, hainbat enpresa herrialde asiatikoan ezarri dira.

Txinara joanak diren enpresa zuzendariekin batuko dira
Zehaztutako helburuak lortzeko, eskualdeko alkateek agenda bete-betea izango dute. Honela, bertako hainbat Merkataritza Ganberatako arduradunekin eta salmenta arduradun bilduko dira. Bestalde, Txinara joanak diren hainbat enpresa zuzendarirekin ere bilduko dira.

Deslokalizazioaren eraginaren beldur
Bidaia honen idea hainbat erakundeetako ordezkariekin kontrastatu da, baita Merkataritza Ganberarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ere. "Guztiek Debabarreneko alkateak bidaia egitera animatu dituzte. Deslokalizazioaren eragina, batez ere, enpresa txikietan nabarmentzen den arren, Debegesak aurrera eraman dituen hainbat ikerketek eskualdeko enpresek lehiakortasun gaitasuna galtzeko arriskua izan dezaketela diote, honek lan postuen gutxitzea ere ekar dezake” Jose Angel Balbas Debegesako gerentearen esanetan.

Aukera berriak identifikatzeko itxaropena

Eskualdeko udaletako arduradunek inpresio eta esperientzia desberdinak kontrastatzeko aukera izatea espero dute bidaia honetan eta honenbestez, baita Debabarreneko enpresentzat aukera berriak identifikatzea ere espero dute.


 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

TXINA
2006-11-02 12:34:17
Txinako errealitate industriala ezagutzeko interesa edukitzea oso ondo deritzot, baina ez al da aurrez herrian bertan dagoen errealitatea ezagutzea hobe? Edo eta errealitate hori ezagutzen al da? Nire uste apalean ez. Jakin nahi nuke Elgoibarko zenbat enpresa bisitatuak izan diren azken lau urte hauetako agintealdian, beraien errealitatea bertatik-bertara ezagutuaz.Bat, bi, hiru .....
3 baino gehiago
2006-11-02 17:01:50
Ez noa Txinarako bidaia aztertzera, baina aurreko idatziari zerbait esan nahi nioke. 
Elgoibarko enpresak bisitatuak izan dira eta hiru baino gehiago. Feria desberdinetan herriko enpresekin ere egon dira Udaleko ordezkariak, eta hiru baino gehiago izan direla jakinarazten dizut.
Ondo pasau
Ni neu 2006-11-03 20:45:43
Ni aurrenekoarekin ados nago, ez dakit nik etxekoekin zenbat arduratzen diren eta zer nolako segimentua egiten dioten etxeko empresei, baina horrelako bidaiatxoren bat ateratzen danien bai azkar asko apuntau jendie, eta gainea ez det uste handik lanik ekarri debenik, ze empresa danak hemendik Txinara aldegiten hari dira han merke egiten delako gauza etb. Beraz Marivi herrikuei lana eman eta ez empresei txinarako bidea erakutsi!!
herrixan kontura
txina 2006-11-03 09:04:01
Edarra biajia ein bihar dabena alkatiek herrixen kontura!! Deslokalizazioaren arazoa ulertzeko biharrezkua iruditzen al jatzue gure herriko alkatesa Txinako puntara jutia? mesedez...Zer izango da hurrengua; Afrikako gosediaren arazoa ulertzeko Zinbawera beste bidaia bat antolatzia? Aurrekoari erantzunez, elgoibarren 130 empresa badaude gutxienez. 4urtetan "3 baņo gehiago" bisitatu izana meritu galanta iruditzen al zaizu? Txinara juteko gai den Alkatesarentzat ez da lan handia izango noizean behin BEC-ean atzalde pasa bat eitxia!
Bidai Garrantzitsua
, 2006-11-03 20:44:24
Azkeneko honi erantzuten, zera esan nahi nion. Elgoibar Makina erramintaren buru izan da urte askotan, eta gai hauek aztertzea eta ikustea behar beharrezkoa da herriarentzat. Alkatesa joango ez balitz ere, gaizki ikusiko zenuten askok, makina erramintarekiko sentsibilitatea erakutsiko ez zuela esanaz. Eta Elgoibarko enpresekin kontaktuak? Baietz zuk aipatzen dituzun 140 horietatik, erdiekin baino gehiago kontaktua izan. 
Dena kexak dituzue, zein kritiko sinpleak batzuk.  
Ondo segi.
. 2006-11-03 20:43:02
Aurrekoari erantzunez, kritika sinpleak ez ote dira zuri gustatzen ez zaizkizunak izango? Zer aportatuko die Alkatesaren bidaiak Elgoibarko makina erraminta empresei? Txinan kokatutako empresen zuzendariei eskua eman, haiek esandakoa entzun, hauen empresak ikusi eta buelta. Deslokalizazioari buruz edarki informatu daiteke herrian bertan. Ardura dadila herriko arazoak deslokalizatzeaz!
Kastaņuelak
Maite 2006-11-09 08:39:04
Interneteko beste zerrenda batian irakurri dot alkateek Txinara eraman dituzten oparien artian "kastaņuelak" daudela. Ba al dauka inork honen berri?  
 
Neri hori bai iruditzen jatala benetan tristia.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan bisitari 1