| Mikel Urdangarinen kantaldaldirako sarrerak salgai |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-03-26 08:10 | ||
|
Apuntatu agendan: Udalaren Euskara Batzordeak, Mikel Urdangarinen kantaldia antolatu du
apirilaren 18rako, eta dagoeneko, sarrerak salgai daude Kultur Etxean,
goizez Euskara Sailean, eta arratsaldez, Gazte informazio bulegoan.
Sarreren prezioa 7 eurotakoa da.
Azken diskoko abesti batzuk Mikel Urdangarinek berak idatzi ditu baina beste abesti batzuen letrak bertsolari eta idazle ezagunek egindakoak dira, Jon Maia, Unai Iturriaga, Iñaki Aurrekoetxea, Igor Elortza... Azken bi urteetako bizipenak, bereak eta inguruko jendearenak, bildu ditu musikariak lan honetan.
"Anek idatzi dit zutaz" abestia, gainera, Musika Sarien XII. edizioan euskarazko kantu onenerako proposatua izan da.
Elgoibarko kantaldian zuzenean parte hartuko duten taldeko kideak honakoak dira: Rafa Rueda (gitarra elektrikoa), Bingen Mendizabal (biolina), Nika Bitchiashvili (biolina), Saihela (bateria), Koldo Uriarte (teklatua) eta Mikel Urdangarin bera (ahotsa eta gitarra).
∞ Lotura duten albisteak
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























