| Iaz baino 16.000 euro gehiago jasoko dituzte herriko 18 kirol klubek |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-03-25 11:30 | ||
|
Udalak kirol klubei emandako diru-laguntzak %84,88 igo dira iazkoarekin
konparatuta. Aurten 30.000 euro (16.227 euro iaz) bideratuko ditu
Udalak herriko 18 kirol kluben jarduera diruz laguntzeko.
Diru-laguntza handiena Sanlo eta C.D Elgoibar klubentzat ![]() Eskuinetik hasita: Ricardo Garate, kirolaren ardura duen zinegotzia, Alfredo Etxeberria alkatea, Kirol Patronatuko lehendakariordea, Nekane Ortuoste, eta erakunde bereko zuzendaria, Ramón Mujika. Bestalde, 40 x 15 tenis elkarteak 1.031 euroko diru-laguntza jasoko du; igeriketakoak 1.331; Lagunak pilota eskolak 1.842; areto futbolekoak 1.357; Lagun Taldeak (txirrindularitza) 2.456; Mintxeta atletismo taldeak 2.407; Urgazik (triatloia) 1.207; Zubi Ondok (ajedreza) 1.271; Txusko motozaleen elkarteak 1.326; Saskibaloi taldeak 722 eta Zarta arkulari taldeak 614 euro. Morkaiko mendizale elkartea eta Urbizi urazpiko elkartearen kasuan irizpideak ezberdinak izango dira “izaera ludikoagoa baitute”. Hala ere, mendizale elkarteak 1.000 euro jasoko ditu eta Urbizik 500.
Kirol ekitaldietarako diru-laguntzak Kirol ekitaldietarako ere 71.050 € bideratuko ditu Udalak, 2007ko 45.300 €ak baino % 56,84 gehiago.
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





























