Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Mikel Olaizola arrow Udaberriaren zain
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Udaberriaren zain PDF Inprimatu ePosta
Mikel Olaizola   
2008-03-24 21:20

Mikel Olaizola
Euria ari du goian-behean, eta aspaldiko partez tontorrak zuritu ditu elurrak. Bukatu da negua eta hasi da udaberria. Baina, negua hasi da udaberria bukatuta. Berpizkunde-igandean ez da bizitzaren zantzurik nabari herriko kaleetan. Balkoi gutxi batzuk ikurriñez apainduta ageri dira, urtetik urtera gutxiago diren arren. Gurean ere amak jarri du goizean-goiz, lanera joan aurretik.

Aberri eguna baita gaur. Hainbeste sentimendu sortzen dituen aberriaren eguna. Gorrotatuko dute batzuk, maitatu beste zenbaitek. Eta indiferentziaz igaroko dute eguna askok, gero eta gehiagok seguraski. Egun hau ere alderdien egun bihurtu baita, bakoitza herri batean elkartu eta betiko lau gauzak esateko. Herritarrok boto-emaile izateaz gain beste ezer izango ez bagina bezala!

Gezurra dirudi horren herri txikian hain banatuta egotea. Goenkalen bezala, oilategia dirudi eta anaiak elkarri mokoka bizi dira. Behingoz elkartu beharko gara ordea denok, eta hitz egin beharrekoaz hitz egin. Negua luzeegi baitoa gurean, luze eta gogor. Udaberria berandu baino lehen ekarri behar dugu, esperantza hotzak izoztu aurretik. Pentsamendu txarrak sutan erre, eta denon artean sua itzal ez dadin saiatu, hurrengoek ere senti dezaten suaren epela.

Bitartean, euripean gaudela,  munduak aurrera jarraituko du. Hertzainak-en kantak dioen bezala: eurixa, hotza kalian, negu gogorra herri puta hontan; bizitzak emandako plazer txiki hauengatik ez balitz … Eta hala da, eskerrak oraindik badugun zertaz gozatua. Gauza txiki  horietatik atera behar baitugu egunero aurrera egiteko indarra. Eta ez dakizue nolako plazera izan zen niretzat aspaldiko partez euripean eta ondo abrigatuta itzultzea etxera. Eta zapatila bustiak erantzi eta eguraldiaz kexatzea. Sekulakoa!




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 4 bisitari