Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Ekonomia arrow %20 igoko dira zaborraren gaineko zergak
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

%20 igoko dira zaborraren gaineko zergak PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-10-31 13:34
Klik haundi ikusteko
2007ko Zaborraren gaineko zergak %20 igotzea erabaki zuen Udal plenoak osoko bilkuran. EAJ eta EAen aldeko botoekin eta PSE-EE eta PPren aurkako botokin onartu zen igoera. Bestalde, Kirol Patronatuko abonuak %5 igoko dira.

 

Zaborraren gaineko zerga, igoerarik nabarmenena
  Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) pareko igoera jasan dute, oro har, ordenantza fiskalek Elgoibarren: %3,7a (2005eko abuztutik 2006ko abuztura pilatutako KPIaren igoera).
Salbuespena, zaborraren gaineko zerga izan da. Elgoibartarrok %20 gehiago ordaindu beharko dugu 2007an sortzen ditugun hondakinen gestioagatik. Igoera handia urte batetik bestera.

PSE-EE eta PP kontra
  PSE-EE eta PP alderdiko zinegotziak KPIaren igoera gainditzen ez zuten zerga guztiak onartzearen alde agertu ziren. Aldeko botoa eman zuten baldintza hau bete zen ordenantza fiskaletan. Aldiz, aurkako botoa eman zuten Zaborraren eta Udal Kirol Patronatuaren gaineko zergetan.

Alde bozkatu zutenak ere haserre
  EAJ eta EA alderdiko zinegotzien aldeko botoekin onartu zen arren, zaborraren gaineko zergaren igoerarekin haserre agertu zen Gobernu Taldea. Debabarrenako Mankomunitatea jo zuten igoera nabarmen honen erantzule nagusitzat. Jon Zubiaurre Udal-finantzetarako zinegotziak, “mankomunitatearen gestioa hobetu beharrekoa eta hobetzeko modukoa” dela azpimarratu zuen. “Elgoibarri dagokion igoera ez dator bat eskainitako zerbitzuarekin; gehiegizkoa eta bat-batekoegia da-eta” gaineratu zuen.

Igoeraren arrazoiak
  Arrazoi bat baino gehiago daude zaborraren gaineko zergaren igoera azal dezaketenak.
1- Mankomunitateko langileen soldaten igoera (negoziaketen bidez lortuak)
2- Elgoibarko Urruzunoko zabortegiaren itxiera. Mankomunitatearen diru sarrerak gutxitu ditu itxiera honek
3- Lapatx-eko (Azpeitia) zabortegian zaborra isurtzeko prezioaren igoerak.

Ikus: Lapatxen zaborra isurtzeko prezioaren igoerak liskarra sortu du udalerrien artean (Uztarria)

Inguruko herrietan zabor bilketak izan dituen igoerak
Eibarren %15,5 igoko dira
Ermuan %22 igoko dira
Donostian %25 igoko dira

320 kilo zabor biztanleko eta urteko
  Debabarrenako Mankomunitateak 24 milioi kilo hondakin solido batu zituen 2005ean. Hau da, 320 kilo zabor pertsona eta urteko. Kaleko zabor ontzietan jasotako zaborraz ari gara. Datu hauekin larriturik, mankomunitateak hondakinak gutxitzeko kanpaina jarriko du abian, eta aurki, etxeko postontzian jasoko dugu zabor gutxiago sortzeko hainbat arrazoi eta gomendio aipatzen dituen aldizkaria.

Debabarrenako Mankomunitateko partaideak
  Elgoibar, Eibar, Soraluze, Mendaro, Deba, Mutriku, Ermua eta Mallabia.

Udal Kirol Patronatuko abonua %5 igoko da
  Bestalde, nabarmentzeko moduko bigarren igoera Udal Kirol Patronatuko zerbitzu eta abonuei dagokiona izango da. Hauek, %5 igoko dira.
Auto-finantzaketa handitzeko beharrean dago igoera honen arrazoia. Zubiaurreren berbetan: “Udal Kirol Patronatuaren finantzaketa gaitasuna %60ra hurbiltzea da gure nahia. Eta aurrerantzean portzentaia hori igotzen joatea. Patronatua osotasunean erabiltzaileek finantzatzera bideratutako igoerak dira”.


 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Mankomunitatea
Patxi 2006-10-31 15:54:52
Lotsagarria iruditzen zait, PSOEk gobernatzen duen Mankomunitateak Elgoibarko Udalari %33 igotzea zerga hau. 
Mankomunitatetik %33a kobratuko diote Elgoibarko Udalari eta gero Herrian proposatutako %20ari ezetz eman botoa, PSOE bi aurpegirekin berriro ere, hori da errezena.
kaka
bolun 2007-04-07 07:45:22
gure herrian nahiko sakabanaturik daukagu zaborra batez ere herriko udaltzaingoaren artean; ez daukagu oso urruti joan beharrik. Denok ordaintzen dugu horien kalte eta betebeharrak ez duzue uste herritarrok? eta are gehiago, hor datoz beste horiek que van de "sheriff" por el antiguo oeste, "amago a zipayo" dihoazenak .baina kon un pènko en el examen ,ke frakasaos,ezta geure zaharrenak,argazki zaharretan agertzen direnak ,komentatuak por gorostiza kual salinas sexta chanelean. Horiei deritzonean, horiek bai direla kaka, de la txala ,ez esateagatik de la ganaua,zelako errapeak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan bisitari 1