| 13 ezkontza, 86 hileta eta 55 bataio egin ziren iaz Parrokian |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2008-03-13 10:49 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
2007. urteko kontu, datu eta zenbakien berri eman dute San Bartolome
Parrokiako arduradunek, hau da, zenbat hileta, bataio, ezkontza,
elizkizun e.a. egin ziren.
Diru kontuak eta iaz egindako lanik
esanguratsuenak ere eman dituzte argitara.
San Bartolome Parrokia (2007ko datuak)
Familiako Katekesia Aurten lehen aldiz familiako Katekesiari eman diote hasiera San Bartolome Parrokiako arduradunek. Zerbitzu horretan, haurren gurasoak dira umeei etxean laguntzen dietenak, betiere, Parrokiako katekisten gidaritzapean. Aldare berria egiteko laguntza Parrokiako erretaula eta kruzeroko margoak zaharberritu ziren 2007an. Orain, horien eta elizaren argiztapena, aldare berria eta presbiterioa txukuntzeko ahaleginean ari dira. Parrokiako obretaz arduratzen den taldeak azaldu duenez, “joan zen urteko diru-kontuek agertzen digutenez, aipaturiko obra guzti horiek bukatutakoan, eliztar guztien laguntzaren beharrean aurkituko gara, gure eguneroko jardunarekin jarraitzeko”. “Debabarrena” Pastoral Barrutia Parrokiako batzorde bat, “Debabarrena” Pastoral Barrutia bultzatu nahirik, hamabostean behin, Soraluzeko Parrokiako batzordearekin biltzen ari da.
• 2007. urteko balantze ekonomikoa
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























