Menu Content/Inhalt

Blogak


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Islandia eta Jökulhaup hondamendiak
erantzun 1


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Izenak PDF Inprimatu ePosta
Asier Etxaniz   
2008-03-12 23:50
Image
Ez da erraza sorkari bati izena ezartzea, dela ume jaio berri, kale, talde, blog edo elkarte gastronomiko. Askotan pentsatu dut, nire bizitza berdina izango ote zen gurasoek Asier ez baizik Estanis, Pelaio edo Iñaki jarri izan balidate. Izanari buruz zerbait esango duen izena ipintzen saiatzen gara sarri, kondena bat jarriko bagenio bezala, baina nago, izenak gehiago esan ohi duela sorkariari buruz baino, sortzaileari buruz.

Hala, hasten naiz erdi ametsetan, izen hau edo bestea jarri zutenean zer ote zerabilten buruan. Konparazio baterako, Danobat izenak ez du sekretu handirik ezkutatzen, jolaserako aukera handiagoa ematen dute Aisiakin edo Etxe-Tar-ek. Etxeberrizabal baserria, inoiz berria eta zabala izango zen, Urasandik, ibaiaren bestaldean behar zuen, zer ote zen ordea Hizkuntza baserriari izena eman ziona?

Duela bi mende ipini omen zizkieten gure baserri auzoei San Lorentzo, San Migel, San Antolin, San Roke eta San Pedro izenak. Gerra eta konkistetan ohikoa zen garaileek leku izenak aldatzea, eta elizak ere nonbait konkistatzailearen legea. Pozez hartu nuen nik auzo hauentzat lehengo izenak berreskuratzea, hala nola, Ermuaran, Aiastia, Arriaga, Azkue eta Idotorbe. Nondik ote Idotorbe?

Badira herrian izen sugerenteak, Pedrusco, Kartutxo, Zarta edo Ongarri, bai eta zatar askoak ere, IMH kasu. Hala ere, bada bat bereziki itsusi eta desegokia begitantzen zaidana. S a n l o. Ez dakit den gazteleraz pentsatua delako, edo den santu izena daroalako edo den nire baitako drakula partikularrarentzat propio egindako gurutzea, baina izen onek, nire sen talibanenak jartzen ditu dantzan.



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Nondik ote...6NEMEN9?
HORI 2008-04-01 23:33:45
Eta..6NEMEN9? Ze izen aldrebesa. Nor da sortzailea? sugerentea...edo talibana.
6nemen9
Asier Etxaniz 2008-04-02 15:03:14
Arrazoia duzu. Erdi jolasean jarri genuen eta gero ez nintzen gai izan lotsatu gabe izendatzeko. Horregatik nire seta kotuokin. 
 
Hala ere, aitortu behar dizut utzi genionean joan zitzaizkidala lotsak.
Sanlo desegokia?
jion 2008-04-02 16:07:37
Zeren baitan da desegokia izen bat? Eztakit eskubaloiaz ariko zaren edo... baina bere historia badu izen horrek eta jokalari izandakua bazera(ez dakiten gauza bat) jakingo zenun zertara datorren... oin... proposatu zuk izen bat eta ia ze iruitzen jakun, ba? ein laikegu inkestatxo bat, beste izen batzuk proposatu eta ia zer aukeratzen duan jendiak berri hoietatik!
Sanlo
Ramon Mugica 2008-04-02 16:14:22
Sanlo eskubaloi taldeak hasiera batean C.D. Elgoibar elkarteko sekzio edo atal bezala funtzionatu zuen 1989 urtean sortu zenean (kamiseta txuri-gorria mantentzen dute)baina 90. hamarkadan "independentzia" lortzea pentsatu zuten. Garai hartan ohizkoa zen entrenamentuetan Sanlorentzora korrika joatea, batez ere aurredenboraldian, fisikoki ondo prestatzeko. Ez zen jokalarien gogokoa Sanlorentzora edo Sanlo-ra korrika joatea baina hortik bururatu zitzaien Eskubaloi Taldeari "Sanlo" izena jartzea.
Eskerrik asko Ramon
jion 2008-04-02 16:44:31
Sanlora jutia jakin dogu bai batzuk o bestek zer dan... Abuztuan jaixetako deskansuan edo iraila hasieran batzuk Sanlo hitza baino ez genun erabiltzen... 
 
"Buffa arratsaldian Sanlo" 
"atzo ze esan zuan, gaur Sanlo tokatzen zala?" 
"Ni gaur enua, Sanlo tokatzen da..." 
 
Zentzu horretan bai lehen eta bai oin lehen San Lorentzo zana beti eon dala eskubaloi taldiakin lotuta, eta izena hortik datorkiola uste dot! 
 
Sallo izena egokixaua iruitzen?
lotsatzerki badago norberak izena jarri
HORI 2008-04-02 21:30:00
Zuek erabaki bazenute izena... ez dago zertan lotsatzerik. 
Izen sugerentea musika horrentzako, ondo pentsatua...gustora entzuten diren doinuak, nahiz eta aspaldikoak izan.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Une honetan 35 bisitari