Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Jausteko arriskua zegoelako bota dute Trenbide kaleko zuhaitza
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Jausteko arriskua zegoelako bota dute Trenbide kaleko zuhaitza PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-03-12 13:36
Klik haundi ikusteko
Udaleko eta Debemeneko langileak zuhaitza botatzen.
 
Trenbide kalean (tren geltokiaren parean) zegoen zuhaitza, "Ezbeharren bat gertatu aurretik" botatzeko erabakia hartu du Udalak. Adierazi dutenez, barrutik ustelduta zegoen eta edozein unetan erortzeko arriskua handia zen. (bideoa dauka)
 
 
 
BIDEOA 
150 urte inguruko zuhaitza
Aspaldi bota zuten uribetarren palazioko lorategian landatu zuten orain dela 150 urte alibustre familiako zuhaitza. Denborarekin herriguneko paisaiaren parte bihurtu zen kolore bizi eta tamaina handiko zuhaitza.
Uriberen eta Arrillagaren etxeak 1890 inguruan, "Elgoibarrera trena iritsiz bat" eraiki zituzten Pello Arrieta historialariak azaldutakoaren arabera. Bilbo aldetik, 1887an iritsi zen trena Elgoibarrera. Arrillagaren etxea ostatua eta taberna ere izan zen. Julian Arrillaga Alberdi (1855-1917) sasimedikua (praktikante-petrikilo) ospetsua izateaz gain, alderdi liberal fueristako militante seinalatua izan zen eta zinegotzia hainbat urtetan. Gerardo Uriberen kuinatua ere bazen.
Gerardo Uribe Esnaola (1868-1834), lanbidez errentaduna, zinegotzia eta alkatea (1910-11) izan zen eta baita alderdi liberal fueristaren militantea ere. 
 
Barrua ustelduta
Klik haundi ikusteko
Usteldutako zatia enbor nagusian.
Udaleko arduradunek azaldutakoaren arabera, asteak zeramatzaten zuhaitzari jarraipena egiten, zehazki, enborrean ageri zituen pitzaduren bilakaerari. “Hostoak eta adar batzuk ikusita zuhaitz osasuntsua zirudien arren, erraiak, enbor nagusiaren bihotza, batez ere, zeharo ustelduta zeuzkan. Behetik goraino, gainera, metro batzuk hartzen baitzituen usteldurak. 150 urte inguruko zuhaitza da eta honi ere zahartzaroa eta honen ondorioak ailegatu zitzaizkion”.

Honenbestez, eta herritarren segurtasuna bermatzeko, zuhaitza segituan botatzea erabaki zuten. “Euria egiten zuen hurrengo egunean pisu ikaragarria hartuko lukete adar eta hostoek, eta haize bolada gogor bat nahikoa izan zitekeen zuhaitza behera botatzeko. Iaz, esaterako, antzerako zerbait gertatu zen Bolatokiko parkean haize bolara indartsu batek bota zuen zuhaitzarekin; hura ere alibustreen familiakoa zen”.
Udazkenean landatuko dute zuhaitz berria
Udazken aldera, orain kendu dutenaren leku berean zuhaitz berri bat landatzeko asmoa aurreratu dute udal arduradunek. 
 
Herritarren pena 
Klik haundi ikusteko
18-20 metro inguru zituen zuhaitzak.
Inguruko bizilagun batek azaldu duenez duela hilabete inguru su ere eman zioten zuhaitz honen enborrari eta beste bizilagun batek akorduan daukanez, "Orain gutxi kalean egin dituzten etxe berriak egiteko obrek asko kaltetu zuten zuhaitza, baina orain bazirudien hobetzen ari zela".
Dei bat baino gehiago jaso dugu BARRENeko erredakzioan zuhaitza zer dela eta bota duten jakin nahian, gehienak oso penatuta zuhaitza bota dutelako.
 
     Lotura duten albisteak:
 
ARGAZKIAK:
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Pena da
elgoibartarra 2008-03-12 15:57:24
Lanerakoan bertatik pasa eta faltan bota dut. Hau bai pena!!  
Horren gaizki al zagoen?? Ea laster batean beste zuhaitz eder bat landatzen duten. 
Martxa honetan hurrengoa Odeoiko pinua izango da. Hau ere eder ederra dago baina ...
ze pena!
katta 2008-03-13 01:07:58
Neri etxian esan diate ta kriston penia hartu dot? 
 
Egunero bertatik pasatzen naiz ta faltan botakot! 
Ondotik pasatzerakuan zerbaitx falta dala ematen dau! 
 
Espero dot beste arbola bat landatzia badau biarra ta!
Pena bat bai.
Santa Klara 2008-03-13 09:19:00
A ze pena hartu dudan berri hau irakurtzean! 
 
Baina beno, hobe halako penak hartzia eta ez duela aste bat edo bi Donostin gertatu zeneko bezelakoa; motozale bat zuhaitz bat gainera erori eta bertan geratu zen.
zuhaitz gehiago!!!!
eki 2008-03-13 11:37:08
Egia izan daiteke atzo bota zuten zuhaitza ustelduta zegoelako ebatsi izana, baina gaur goizean Leku-eder parkea zuhaitz bat gutxiagorekin esnatu da. Norbaitek esango al dit zer gertatu den? Ala sudur puntan jartzen zaigun guztietan zuhaitzak botatzea libre da?
ekirekin ados
katta 2008-03-26 20:49:53
Ulertu laiket trenbide kaleko arbolia botatzia, penia ematen dian arren. 
Baina Leku-ederrekua ze? zegaitxik izan da? ustelduta zaualako ez da izango behintzat, ze hosto eder-ederrak ematen zitxuan. Gainera udazkenian oso politxa ipintzen zan arrosa antzeko koloriakin. 
Amendik udaletxiari zentzuzko arrazoibat eskatzen diot.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 5 bisitari