|
Makina-Erreminta sektorean euskararen erabilera
sustatzeko oinarrizko urratsa da Goazen Euskara plana Makina Erremintaren
Institututuarentzat. Ikastetxeko arduradunek adierazi dutenez, “2007 urtea ona izan da IMHren
erabilera-planarentzat”.
 Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara diputatuk IMH bisitatu zuten otsailaren 21ean, Goazen plana zuzenean ezagutzeko. Duela 4 urte ekin zion IMHk euskararen erabilera
sendotzeko planari eta urtero “ kualitatibo eta kuantitatiboki emaitza hobeak”
lortu izan dira. Hala jakinarazi zuten Goazen euskara planaren 2007 urteko
balantzearen aurkezpenenean, atzo (martxoak 11) udaletxean egin zuten
ekitaldian.
- Aurkezpen ekitaldian parte hartu zutenak: Alfredo Etxeberria Alkatea, Jon Peli Uriguen Udal
Euskara Batzorde burua, Isusko Diez Ahize-AEKko aholkularia, Joxean Egaña IMHko
zuzendaria eta Edurne Bilbao, IMHko komunikazio arduradun eta euskara
koordinatzailea.
•
2007ko egoera eta lortutako emaitzak
- Goazenek HKS Hizkuntzak Kudeatzeko Sistema
landu, garatu, burutu eta IMHren zuzendaritzak onartu du.
- 30+10 mintegia
egin da bigarren urtez, 22 hizlari eta 90 parte-hartzaileekin.
- Zerbitzu eta
formazio orduen datuetan 2 puntuko igoera izan da, kasu batzuetan nabarmena
heziketa ziklo, Ingeniaritza eta prestakuntza iraunkorrean kasu, oro har,
euskarazko eskaintza egonkortu eta gora egin du.
- Erabilerari dagozkion
adierazleen kasuan gora beherak egon dira, adierazle batzuetan gora egin da
(irteera dokumentuak, makinei dagozkien adierazleak, errotuluenak), baina
dokumentu laburren adierazleak behera egin du (parteak, bilera-deiak,
bilera-aktak, mezu elektronikoak), hala ere, egindakoaren ehunekoak altuak dira,
% 60-70etik gorakoak.
- Bestalde, aurten handitu egin da dokumentuak euskaraz
sortzeko joera, esaterako web gune berriaren oinarri guztia euskaraz landu da
eta euskaraz osatu dira edukiak, beraz euskaratu beharrean gazteleratu egin da.
Incress taldean ere euskaraz iaz baino zerbitzu ordu gutxiago ixtea lortu bada
ere, euskaraz egin direnak zuzenean euskaraz sortu dira gehienak, eta horrela
kanpo itzulpena ez da behar izan. Gauza bera egin dugu barneko ingurumena eta
prebentzioko errotuluekin, sortu edo euskaratu guk geuk egin
ditugu.
•
2007ko adierazle nagusiak
zenbakietan:
- 1999an IMHn ez zen eskaintzen formazio eta
zerbitzu ordurik euskaraz. 2007an euskarazko eskaintza %21ean kokatzen da
(2006tik 2 puntu gora). Goranzko hazkuntza izan da aurten ia prozesu guztietan
eta iazko jaitsierari buelta eman zaio.
- IMHk euskaraz eskainitako
zerbitzu-orduak 6.868 izan dira (guztira 32.853): Hasierako Lanbide Heziketan
6.060 %54,2 – Ingeniaritza Eskolan 456 %22 eta Prestakuntza Iraunkorrean 85
%0,9. Incressen 267, erdira jeitsi da.
- Laneko jardunean euskararen
erabilerari dagokionez: 2003an langileen %34ak egiten zuen lan euskaraz; 2007an
%47 (13 puntu gora). Euskaldunekin 2003an %52 zen; 2007an %60 (8 puntu
gora)
- Laneko jardunean idatzizkoari dagokionez: 2003an langileen %19ak
euskaraz egiten zuen lan euskaraz; 2007an %27 (2007ko helburua ez bada lortu ere
2003-2005 urteekin alderatuta 7 puntu gora).
- Euskaldunekin 2003an %19; 2006an
%49 (30 puntu gora).
- 2007ko dokumentu laburren %74a euskaraz idatzi dira.
(iaztik 6 puntu behera). Nahiz eta jaitsiera izan, nabarmena da euskaraz
bidalitako parteen eta bi eletan bidalitako mezuen igoera.
•
2007an burutu diren ekintza nagusiak:
- Kudeaketa-planaren %73 burutu da.
- Zerbitzu eta Formazio orduetan 2
puntu gora, Bereziki: HLH eta IMH (3 mailetan: %45, %30, %15)
- Prestakuntza
Iraunkorra (LHI): GARATU 3tik 2 euskaraz; Eskaripeko 1 Elayri; Katalogoan 5
eskaini, bat bera ere ez da atera.
- Lana euskaraz: Weba eta Incress
proiektuak.
- Aldi bereko itzulpena 7 ekitalditan.
- Lantegiko makinak: CNC
euskaraz ere %57.
- Langileen euskara ezagutza maila: EGA/2.HE %65 (96tik 62
lagunek), 14 euskaldun eta 15 formazioa (5 ikasi ez).
- Hizkuntzak Kudeatzeko
Sistema: Politika berria.
- 3 itzulpen memoriak (teknikoa, administraziokoa eta
incressekoa) eta glosategia martxan.
- Bikain ziurtagiriaren prozesuan
parte-hartu enpresa pilotu bezala.
- 30+10 Mintegia (22 hizlari, 90
parte-hartzaile).
•
Aurrera begirako erronkak. 2008ko lan ildo nagusiak:
- Bikain
ziurtagiria (CRM eta kanpo-harremanak hobetu eta Bai Euskarari
(Ingeniaritza)
- EHU-Ahize-IMH hitzarmena: Erabilera
proiektua.
- Ingeniaritza: 2008-2009 ikasturtea prestatu (%60-45-30)
- HLH
talde mistoak landu eta Eleaniztasun proiektua
- HKS Sistema ezartzen
jarraitu.
- Itzulpen memoriak kudeatu eta Berariazko formazio plana
- Makina
berriak eta softwarea.
- 30+10 Mintegia eta aldi bereko itzulpena 7
ekitalditan.
- Euskararen lan komertziala indartzeko proiektua
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |