| Dantzari elgoibartarren beste arrakasta bat Beasainen |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | |||
| 2008-03-11 12:41 | |||
|
Elgoibarko Musika eta Dantza Eskolako neska-mutilak, beste behin,
bikain aritu dira asteburu honetan, Beasainen jokatu zen Aurresku eta
Soinu Zahar Txapelketako ligaxkako jardunaldian.
Txapelketako hurrengo saioa Elgoibarren izango da.
Jaun eta jabe Beasainen
Neskek maila oso altua erakutsi zuten: 12 eta 15 urte arteko sailean lehen lau postuak eskuratu
zituzten, Ane Espillaren txapela barne. Nora Kortabarriak, berriz, 7 eta 11 urte artekoen
txapelketa irabazi zuen.
Mutilen artean, nabarmentzekoa da Aitor Asenjoren
hirugarren postua.
Beasaingo Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa (elgoibartarren emaitzak)
• B sailekoak, mutilak: (6 mutilek hartu zuten parte)
Elgoibarko saioa apirilaren 12-13an Gipuzkoako Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketaren hurrengo jardunaldia Elgoibarren izango da apirilaren 12-13an. Hortaz, maila bikaina ematen ari diren dantzari elgoibartar trebeak bertatik bertara ikusteko aukera izango da.
∞ Lotura duten albisteak:
|
|||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























