Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Osaba gurea PDF Inprimatu ePosta
Ainhoa Lendinez   
2008-03-10 15:46

Image
Zer hintzen, eta non hago? Gogoratzen Benitoren kanta zaharra? Ez dakit gutun hau amaitzen asmatuko dudan, eta are gutxiago, amaitzera iristen banaiz, eztarriko korapilo hau askatuta egingo dudan.

Gogoan ditut derrigorrezko heziketa amaitu eta Unibertsitate ikasketen atariko urteak. Elkarri mezuak bidali genizkionekoak. Aurrean, inoizko erabakirik garrantzitsuena nuelakoan nengoen, ikasketak aukeratzea, alegia. Historia eta Euskal Filologia nituen buruan. Egiari zor, historia buruan eta euskara bihotzean. Zure eleberriren bat irakurtzen hasia nintzen ordurako, eta zure ibilien berri ere baneukan. Hala ere, lagun min batekin Gasteiza historia ikastera joateko hautua egina nuen ia. Baina azkenean, badakizu, nigan beti gailentzen da bihotza, eta zure mezuak behin eta berriz irakurrita, Euskal Filologiara eman nituen pausoak.

Lehen bidea aukeratuta, beste bi bidexka nituen orain aurrean: Euskal Filologia non ikasi, Gasteizen edo Deustuko Unibertsitatean. Erabaki gogorra izan zen niretzat: batetik, etxeko berotasunetik Bilbo handira joan beharko nuelako, arrotz eta erdaldun iruditzen zitzaidan hirira; eta bestetik, zure handitasunaren mamua neukalako inguruan. Euskararen arloan eredu zinen niretzat, eta ez nion neure buruari halako helbururik jarri nahi.

Hasi nintzen bada Deustun ikasten. Astebete ere ez zen igaro, eta zure eta osaba Romanen bulegoetan nintzen. Matrikula kontuak zirela, latina hobetzeko eskola osagarriak hartzeko zela... zenbat lagundu didazuen, zuzenean nahiz zeharka.

Eitbn albistegietako euskara zuzentzaile ere hasi nintzen, kazetaritza ikasketei heldu nien gero. Tartean, egunkari batzuetan idazten, itzulpenak egiten... eta orain arteko ibilbidean jarri ditudan harri guztietan zuen tantaren bat edo beste aurkitzen dut beti: testuak orrazteko tantak, artikuluen gaiak aukeratzeko tantak, bizitzako gai garrantzitsu eta ezgauzei buruzko aholku tantak...

Tanta horiek malko bihurtzen ari zaizkigu azkenaldian. Non zauden badakit, baina zugana iristeko bidean oztopo asko ditut. Lehenago ibilbidea egiten lagundu didaten harriek ez didate orain zugana iristen uzten. Sendagilez inguraturik zaude, eta ez dakit sendatuko zaren. Posta elektronikoz mezuren bat bidali dizut, orain dela gutxi arte bezala, erantzuna iritsiko zaidalakoan ametsetan. Minez zaude, horrek ematen dit pena gehien. Zer moduz erramoldeen lana? Halakoez mintzatu ginen azkenekoan. Aspaldiko kontuak dirudite, eta lehengo udazkeneko mezuak baino ez ziren. Ordutik gauza gutxi aldatu dira nire bizitzan, baina lehen ez bezala urrun zaude zu, eta inguruko harresiak irazgaitza dirudi.

Sekretutxo bat kontatu nahi dizut, gutun hau idaztean, zure aurpegirik alaiena datorkit gogora, eta horri lotuta, hainbat eta hainbat kanta: Zatoz, etxe barrura, gure ondora... Urdangarinena da hori... Abiapuntu ona delakoan nago, abestea eta abesten entzutea gustatzen baitzaizu.

Nolanahi ere, inguruan dituzunek zain zaitzatela merezi duzun moduan. Zure garenok beti izango zaitugu gogoan, osatzen zarenean lehengoari berriro pozez heltzeko. Euskararen eta Euskal Herriaren alde beti, umore onean gainera. Abiapuntu eta helmuga zara niretzat, eta eskerrak ere eman nahi dizkizut horregatik.

Besarkada handi bat osaba, eta laster arte.




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elkarrizketak


Itziar Gurrutxaga

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Vicky Cristina Barcelona
Azaroa 22, 2008 (22:15)

Kontzertua
Azaroa 23, 2008 (12:30)

Vicky Cristina Barcelona
Azaroa 23, 2008 (19:00)

Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan bisitari 1