Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Gizartea arrow Ludopatia gaixoei laguntzeko sortu da Egun Bat taldea
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Mediateka


Trinitateak 2007

Gida komertziala

Ludopatia gaixoei laguntzeko sortu da Egun Bat taldea PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-10-31 09:02
Klik haundi ikusteko
Gaur, arratsaldeko 18:30etik aurrera egingo du estreinako bilera Egun Bat, Gipuzkoako ludopatia gaixoei laguntzeko Elgoibarren sortu berri den Jokalari Anonimoen Elkarteko taldeak. Hemendik aurrera, martitzenetan batuko dira Udalak laga dien lokal batean. Harremanetarako telefonoa: 657 710 756.

Anonimatua
  Jokoarekin arazoak dituzten pertsona eta hauen senideei laguntzeko asmoz sortu da Egun Bat taldea. Anonimatua izango da bileretako arau apurtezina:
Parte hartzaileak beraiek arduratuko dira bileren dinamizazioaz.
Ez da terapiak zuzendu edo gainbegiratuko dituen profesionalik egongo.
Jokoarekin dituzten arazoetaz soilik berba egingo dute.
Ez da gaixoen gaineko kontrol edo jarraipenik egingo.

Egun Bat izenaren zergatia
  Ludopatia arazoak dituztela onartzen duten gaixoen helburua egun oso bat jokatu gabe egotea delako jarri diote Egun Bat izena.

Gaixotasun kroniko eta sendaezina
  Ludopatia gaixotasun kroniko eta sendaezina izateaz gainera, denborarekin gaiztotu egiten da. Alabaina, Egun Bat taldekoen iritziz: “ez dago atzerabueltarik  ez duen egoerarik. Elkar lagunduz gaitz honi soluzioa topatuko diogula sinisten dugu”. Ludopata elgoibartar baten ekimena izan da taldea sortzearen ideia. Bere garaian, Ondarroako Jokalari Anonimoen laguntza jaso zuen, eta orain, elgoibartar ludopatei laguntzea da bere desioa.

Senideei laguntza deia
  Senideen laguntza funtsezkoa dela azpimarratzen dute taldetik. Ludopatek ez dute jokoarekiko duten mendekotasuna onartzen. Hau dela-eta, garrantzitsua da senitartekoak bileretara joatea. Azken finean ingurukoak (familia, lagunak…) dira gaixotasun honen ondorioak sufritzen dituztenak.

Harremanetarako telefonoa: 657 710 756

Gaiarekin lotutako albisteak:

Gazteen artean ludopatia tasa helduen bikoitza da (Berria)

Jokozaletasun patologikoa. Jokozale baten testigantza (Berria)

 Lotura interesgarriak:

Ekintza-Desalud Gipuzkoako Ludopatia Gaixoei Laguntzeko Elkartea

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko