Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Miguel Lariz da C.D. Elgoibarko presidente berria
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Gida komertziala

Miguel Lariz da C.D. Elgoibarko presidente berria PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-06-15 23:50

Lariz eta Insausti eskua emanez, atzean zuzendaritza berri eta zaharreko kideak nahastuta
Klubaren zuzendaritza hartzea erabaki duen guraso talde bateko buru izango da Miguel Lariz, C.D. Elgoibar klubeko presidente aukeratu berria.

 

 

 

C.D Elgoibarrek Urteko Batzar Orokor beroa (ez gara egiten zuen sargoriaz ari) eta mamitsua ospatu zuen atzo iluntzean Kultur Etxean. 40 bazkide inguru agertu ziren batzarrera eta denek gauza bakarra argitu nahi zuten; nork ordezkatuko du datorren urtean Jose Luis Insausti presidentea? ba al dago prest azaldu den hautagairik? Galdera hauen erantzuna, ordea, ez zen batzarraren amaierara arte argitu.

 
Aurreko zuzendaritza, azken azalpenak emanez
40 bazkide inguru azaldu ziren batzarrera
 

Klubaren egoera ekonomikoa eztabaidagai
Aurrez, azken 3 denboraldietan presidentea izan den Jose Luis Insaustik, eta bere zuzendaritzako bi kidek, klubaren egoera ekonomikoaren gaineko galdeketa bonbardaketari aurre egin behar izan zioten. Bazkide eta zuzendaritzaren arteko ezinulertua, klubaren aurtengo defizita aipatu zutenean sortu zen. 30.000 euroko defizita zegoela azaldu zutenean piztu ziren bazkide batzuk. Insaustik azken urteetan errepikatzen ari den kontua dela azaldu zuen, "horrela jarraituz gero, hemendik bi urte eta erdira diru guztiak xahutuko ditu klubak, baita Etxeberria, Gurrutxaga eta Zubiaurregatik Realarengandik jasotako dirutzak ere. Koltxoia husten ari da eta bide honetatik jarraituz gero kluba desagertzeko arriskua dago". 

Denen gustuko neurririk ez
Diru sarrerak handitu eta gastuak gutxitzeko pentsatu dituzten neurriak azaltzerakoan, piztuta zeuden bazkide batzuk sutan jarri ziren. Neurririk kritikatuena, ezbairik gabe, klubean jokatzeagatik jokalari bakoitzak urteko 100 euro ordaindu behar izatea izan zen. Honi iaz hartutako neurria gehitu behar zaio, alegia jokalari bakoitza Klubeko bazkide izatera derrigortuta dagoela, eta hortaz, 80 euroko kuota ordaintzera. Gerturatutako bazkide talde bati gehiegizkoa iruditu zitzaion beraien semeek futbolean jokatzeagatik 180 euro ordaindu behar izatea. Bateko zein besteko iritziak entzun ziren, eta une batzuetan eztabaida liskar txiki izatera ere iritsi zen, baina azkenean ezer erabaki gabe geratu zen, eta azken hitza, sartzear zegoen zuzendaritza berriaren eskuetan laga zuten. Hauxe izan zen, hain zuzen ere, zuzendaritza berria aurkeztu zuten unea.

Larizen aurkezpena

Insausti (lehen planoan) eta Lariz, atzean
Lariz (ezkerrean) eta Insausti, lehen planoan
Miguel Lariz bazkideen artetik altxa eta Jose Luis Insaustiren ondoan hartu zuen lekua. Berarekin batera, zuzendaritza osatuko duten laupabost lagunak altxa ziren. Denak klubean jokatzen duten jokalarien gurasoak dira. Lariz berak azaldu zuenez, "egia esan, ez naiz oso futbol zalea, baina presidente izateko inor aurkezten ez zela-eta, zerbait egin beharra zegoela ikusi genuen eta guraso talde batek klubaren agintea hartzea erabaki genuen. Ikusten duzuenez, gutxi gara, atorramendu gutxikoak gai hauetan. Hortaz, esan beharrik ere ez dago, hemen azaldu diren iritzi, kexa eta ideia guztiak entzuteko ateak zabalik dauzkagu. Denon artean atera behar dugu kluba aurrera". Berba hauekin amaitu zen ordu eta erdi iraun zuen batzarra.

 

 

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko