|
Alberto Agirreazaldegiren ibilerak zuzenean Laponiatik |
|
|
|
|
elgoiBARREN.net
|
|
2008-03-10 11:09 |
 Alberto Agirreazaldegi (eskuinean) eta Andoni Aizpuru ETBko aurkezle ezaguna.
Ibiltarixanak blogean kontatzen ari da Alberto Agirreazaldegi Laponian
(Finlandia), Rajalta Rajale Hiito iraupen eskiko proban bizitzen ari
dena. Proba gogor eta luzea amaitzeko nahikoa izerdi bota beharko duen arren, beste lan bat, bloga idaztearena ere hartu du.
Gu hauteskundeetako emaitza eta balorazioen zurrunbiloan murgilduta egon garen bitartean hasi du Alberto Agirreazaldegi elgoibartarrak bere abentura laponiarra. Atzo (martxoak 9) amaitu zuen lehen etapa, 63 km.koa, eta ez da gutxi. Bigarren etaparako
errekuperatzeko Pakeren errezeta erabiliko ei du Albertok bere blogean
dioenez.
∞ Lotura duten albisteak:
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |