| 9.035 elgoibartar daude botoa ematera deituta |
|
|
|
| elgoibarren.net | |||||||||||||||||
| 2008-03-07 14:39 | |||||||||||||||||
|
Ordu gutxi falta dira martxoaren 9ko Hauteskunde orokorretarako botoa
eman ahal izateko. Gure herrian, 9.035 dira boto eskubidea duten
elgoibartarrak.
Honako hauek dira botoa emateko hauteslekuak eta bakoitzean botoa emateko eskubidea
duten herritarren kopuruak:
Zarata gutxi atera du hauteskunde kanpainak gurean Espainiako Hauteskunde Orokorrak direlako ziurrenik, baina eragin nahiko eskasa eduki du hauteskunde kanpainak Elgoibarren. Politikari eta hautagai gutxi pasa da Elgoibartik kanpaina eginez. Aralar alderdia izan zen salbuespenetako bat, Aser Lertxundi Senaturako Gipuzkoako zerrendaburua izan baitzen Plaza Handian alderdiko beste ordezkarien laguntzaz. Kale eta ormetan jarri izan ohi dituzten kartelak jartzera ere azken orduan bakarrik animatu dira alderdiak. |
|||||||||||||||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|































