Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Mediateka


2006ko Gabonak

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Ezker abertzale erradikalaren jazarpena salatu du EB-Berdeak/Aralarrek PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-03-07 12:09
Klik haundi ikusteko
EB-Berdeak-en egoitza.
 
Ezker Batua-Berdeak/Aralar koalizioko Elgoibarko zinegotziek, Unai Zulaikak eta Izaskun Soraluzek, “ezker abertzale erradikalaren errespetu eta etika falta” salatu, eta euren ideología eta militantziarekiko; eta baita egoitzarekiko ere, errespetua eskatu dute.

 

Kartelak egoitzaren erakusleihoan
Zulaikak eta Soraluzek adierazi dute: “Faxistak” eta “Abstentzioa” moduko berbak zituzten kartelak itsatsi, eta eurenak tapatu eta kendu dituztela, azken egunotan, Errosario kalean daukaten egoitzaren erakusleihoan.

Ezker Batua-Berdeak/Aralar-eko zinegotzien iritziz, ordezkatzen dituzten alderdien aurkako jazarpen prozesu baten parte dira ekintza horiek. “Ez digute laga hauteskunde kanpaina normala egiten. Kartelik ere ezin izan dugu jarri, kendu egiten zizkigutelako, edo ‘Faxistak’ berba gainean jarri”.
Klik haundi ikusteko
Errosario kalean dago EB-Berdeak alderdiaren egoitza.
Klik haundi ikusteko
Erakusleihoaren detailea.

Ezker abertzale erradikalari “estrategia hori eteteko” eta Ezker Batua-Berdeak/Aralar errespetatzeko eskatzen dute, guk euren alderdiak errespetatzen ditugun era berean”.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

faxismoa
estha 2008-03-07 14:03:55
anv-ren hitza ixiralazi dute, hori faxismoa dela uste dut eta ados nago, baina beste alderdiak ixilaraztea ere modu berdinean faxismoa lantzea dela iruditzen zait.
Alderantziz
lingam 2008-03-07 15:19:40
ANV-ren ilegalizazioa, Amnesty Internazionalak eta Europako Batasunak (adibidez) ontzat ematen dute, beraz horri faxismoa deitzeak ez dauka zentzu haundirik. (Talde faxista baten ilegalizazioa da, alemanian naziak ilegalak diren bezela) 
 
Ezker Abertzale fanatikoak egiten dituen meatxuak eta hilketak ordea, testuliburuko ekintza faxista klasikoak dira.  
 
Erabil ditzagun hitzak ondo.
Nor faxistago?
dani18 2008-03-07 15:23:10
Ez dakit nor ari den faxistago jokatzen... 
 
Argi daukadana zera da, biak ala biak, berdin jokatzen ari direla... 
 
Ilegalizazioaz kexu dira... ez zaie gustatzen danak saku berean sartzea... eta igandean bozka ematen dugunak zapaltzaile edo morroi bezela jokatuko dugula esan du batek... 
 
Zapaltzailea eta morroia izango naiz! Baina jakin! 
 
Zuek ere faxistak zarete!
Rotonda
Guteneo 2008-03-07 15:52:54
Bai, ala da, rotonda batian sartuta gaoz, eta ez gera atrebitzen bertatik ateratzen, ematen dau kotxeko elia ondio ipinita dakaula.  
 
Iritisi jaku espabilatzeko ordua! Ezin gera alde batetik “no a la guerra” esaten egon eta bestaldetik PSOE-ko kontzejal bati tiruak jotzen kalian, ezin ditxugu gure salbatzaile kontsiderau gure izenian jendia hiltzen dabilen jendia, ezin det onartu poliziari pnv-ren polizia dala deitzia abstentzioan kartelak kentziarren, pertsona oiek beste partiduen kartelak kentzen ditxustenian, ena las mismas. Ez al da ipokresia besteei kritikatzen zaiena norberak eitxia? Ezin det onartu ezker ahotsa ETB-ko debatietatik kanpo lagatzia! Ezin degu onartu 25 urtetan daramagun bide bera jarraitzia, aldaketarako garaia da, ezin degu burua ezkutau, ezin gera kexatu dagoen politikaz, egin dezagun politika! Aspertuta nau egoera onetaz, eta nik behintzat, argi dakat bide zuzenena momentu hontan zeinek dakan, nahiz eta ixilarazten saiatzen dian.  
 
Ea, Anv, Pnv… guztiak saiatu dira Aralar gelditzen, baina ez dute lortuko, garai berriak iritsi dira, indar berriak iritsi dira eta hartu behar dugun bidean ez dago autopistarik, baina bai peajerik. Garesti aterako zaigu bidaia, gogorra izango da, baina bai, ezkerra, zibila eta zabala, indarren batura nahi duena eta bertan pertsona guztiek ahotsa duena… Lortuko dou! Askotan zaila izango da erabakiak hartzia, danok bat etortzia, baina guztiok ahaztu bihar dogun zerbait bada, eta guztiok batu biharko gintxuzkena, gure IDENTIDADIA!  
 
Ni euskalduna naiz, eta harro nao. Zuek? Dezepziua earra dakauna euskaldunok alde guztixetatik, gure arteko borroka txatxuekin. Danok batuko bagina, eukiko gendun ahotsa, eta ez oin gerana, puzkar bat! Kaka! (politikoa, noski) 
 
Nik behintzat argi dakat botatzia dala bidia, bai zurixan edo dagokion partiso politikuai. Horrenbeste urte eta gero boto eskubidia lortzeko, ez gera ba etxian gerauko ez? Zer da ezkerra? Zer da ezker abertzale? Nik behintzat, Aralar. Aukera bat behintzat biako dogu ez?
nazka
casio 2008-03-07 15:53:47
euskal herrian erdiak faxistak eta beste erdiak terroristak gine lehen. Orain denok gara faxistak... Batzuentzat batzuk, besteentzat besteak... 
 
BAina herri puta honek ya nazka apur bat ematen du...
Casio-ri
lingam 2008-03-07 16:22:45
"euskal herrian erdiak faxistak eta beste erdiak terroristak gine lehen." 
 
Ez dakit zergatik diozun hori. Euskal Herrian nazionalista fanatikoak (faxistak) ez dira erdia, gutxi batzuk bakarrik. Eta terroristak beraiek dira baita ere.
Joku faxista onartzen duzue, EB-Aralar
Karlos 2008-03-07 17:07:19
Ezin da ulertu alderdi batzuk demokratikotzat edo iraultzailetzat bere burua jotzea eta era berean jolas honetan sartzea. Aho txikiarekin kritikatzen dituzte alderdien legea eta ilegalizazioak eta gero egoera horretaz baliatzen dira beren boto kopurua eta ordezkaritza maila igotzeko. Eta hori ikusi dugu Euskal Herriko udaletxe askotan Ezker Batua eta Aralarren eskutik. Beraz, alderdi hauek faxismoak agindutako joku-arauen barruan jolastea erabaki dute eta uste dute sektore matxakatuena, herri honetan protesta egiten duen sektore bakarra ixilik egon behar dela. Baina nondik atera zarete? Zuen jarrerarekin legitimitatea ematen diozue gezurraren demokrazia-joku honi. Fatsa honen konpartsak bihurtu zarete aspaldi. Euskal Herrian ez dago demokraziarik eta zuek baietz pentsarazi nahi gaituzue. 
Hobe egingo zenukete – duintasuna edukiko bazenute- zuen kandidaturak erretiratzea eta uztea bakarrik PP eta PSOE joku honekin, azken finean berdinak direlako eta izango dira irabaziko duten bakarrak. 
Ez dago konponbiderik egungo egoera gure botoekin mantentzen badugu. 
Azkenik, ezker abertzalea erradikala da, “radis” latinen “sustraia” da, noski arazoen sustraietara doalako. Eta ez da gelditzen beste batzuk moduan bide erdian edo hasieran beti, edo hobe esanda, zanpatzaileen beroaren ondoan. 
Erre-ke-erre errepublika, baina zuen buru Llamazaresek beti erreberentzia egiten Espainiako monarkari. 
Igandean noski planto! Abstentzioa!
nor da faxista hemen??
marina 2008-03-07 20:27:49
"Faxismoa (italierazko fascio-tik dator, eta hau latineko fasces-etik) nazioaren ideia goraipatzen duen ideologia autoritarioa da. 
 
Faxismoa mugimendu totalitarioa da, nazioaren zein banakoen bizitzen alor guztietan eragitea bilatzen baitu. Faxismoa berritasunean oinarritu zen, ideologia tradizionalak (liberalismoa eta marxismoa) gainditzea baitzuen xede. Horrela, ondokoak dira faxismoaren ezaugarri nagusiak: 
 
Antikomunismoa  
Antiliberalismoa  
Demokraziaren aurkako izaera  
Arrazoiaren gainetik sentimenduak azpimarratzea  
Aniztasuna edo desberdintasunaren aurkako jarrera  
Era hertsian ulerturik, mundu gerren arteko erregimenei soilik dagokie; hots, Italiako Benito Mussoliniren eta Alemaniako Adolf Hitlerren erregimenei. Batzuetan, hala ere, faxismoa Italiako mugimendura mugatzen da, Alemaniako nazismotik bereiziz. Edonola ere, autoritarismoan oinarrituriko beste erregimenak definitzeko ere erabiltzen da faxismo terminoa. 
 
Kaleko erabileran, irain moduan erabiltzen den terminoa bihurtu da, zehaztasun politikotik urrun." 
 
Ea nork betetzen dituen hemen ezaugarri horietako gehien?? 
 
Nik ere igandean Aralarri emango diot botua, maiatzean ezker batua/aralar-i eman nion moduan!!
pakea
casio 2008-03-07 23:54:33
gaizki esplikatu naiz, esan nahi nuen euskaldunok elkarri gauzak leporatzen genizkiela lehen, alde batekoek besteei faxistak zirela eta besteek terroristak zirela. 
 
Asko hitz egin behar da gatazkari buruz KArlos, baina gaur hilketa bat egon da. Ni behintzat mindu nau. Uste nuen ETA bide zuzenera sartu behar zela, baina orain zalantza asko dauzkat. 
 
Eta ni ere espainiar gorteen hauteskundeetarako abstenitzearen aldekoa naiz, baina lehenengo botua eskatu eta ondoren ( bazekitenean ez zutela listarik onartuko) abstentzioa eskatzea ez da oso koherentea. HAsieran parte hartu behar zen, herriaren ahotsa MAdrila eraman; eta orain hori egiten dutenak faxistak dira? 
 
Gero eta guxtiago ulertzen dut. Azken aldiko gertakariekin ez dago pakerik.
Karlos-i
Guteneo 2008-03-08 01:20:30
Laburra izango naiz;  
 
Hasteko, guztiok gaude joko honen barruan, hau da, zuek ez bazinate egongo, ez legoke jokorik eta. 
 
Gainera, argi dago gutako askon jatorria batasuna dela, bai, zerbaitegaitik sortu zen Aralar. 
 
Elgoibarren kasuan, Aralarren aldetik behintzat, egoera legitimoa da eta bestalde, oso zaila da matxakatzen zaituen alderdi bat defendatzea. 
 
Laburbilduz, diskurtsoz aldatzeko garaia iritsi zaizue, zeren gu, ideia berrietatik jaio gara, batasuna izan zen gure arbola, baita beste arbola batzuk ere, baina sagarra lurrera erortzen denean, bide berriak irekitzen dira. Guztiok gara honen biktimak, eta azkenean, guztioak lagun beharko genukeen prozesu batean, umeak bezala jokatzen ai gea.  
 
Igandean noski botatzera! Zurian bada ere! Nor engainatzeko asmoa?
Karlosi
dani18 2008-03-08 01:21:08
Nik ez dakit zer den hobeto... faxista edo hiltzaile izatea... eta batzuek beti zabizte (dabiz) faxista deitzen mundu guztiari... dohainik dalako... eta gero salbuespen egoeran gaudela esanaz, denda, taberna eta abarren aurrean jarri eta itxi arte kristona montatzen... 
 
FAXISTA GU??? zergatik? ez dugulako zuek bezela pentsatzen?? Earki gabiz, txo! 
 
Nik aspalditik dakit... zuek ere faxista hutsak zarete!
Tolerantzia
Elgoibaikorra 2008-03-09 11:38:19
Nik gauza bakarra esango dot: Bakea lortzeko aurreneko pausua tolerantzia da; ta zoritxarrez gurian gutxi.
gauza bat argi dago
ttutxes 2008-03-10 15:01:24
gauza bat argi dago, euskaldunok gure artean borrokan aritzen garen bitartean ezin izango dugu ezer lortu...eta momentu honetan atzokoa eta gero, esateko, saiatzeko edo zerbait gure alde egiteko oso ilun daukagu.
hiltzaileak!!!
nerea 2008-03-11 09:59:25
Ba ni ia kokoteraino nao hiltzaileak gerala entzutiataz. Ni ANV-koa naiz eta ANV-ko gainontzekuak bezela, ez naiz hiltzailea.
Baina hilketen alde zaude
Trachurus 2008-03-11 16:28:22
... ala ez?
Tolerantzia?
lingam 2008-03-11 17:19:49
Fanatiko faxista hiltzaileen aurrean ezin da tolerantziarik eduki.
Radikalak?!
Lur 2008-03-11 19:14:06
Karlos, ezker abertzalekoak benetako "radikalak" baldin bazarete, esan ETAri ez eteteko daukagun sustrairik sakonena (BIZITZA) bost tirorekin edo bonba batekin.
trachurusi
nerea 2008-03-12 10:09:53
Ba ez, ez nago hilketen alde. baina ezta torturen alde ere, eta zeinek zalatzen ditu torturak??? Guk hilketak jende aurrean ez zalatzearren terroristak bagara, hemen danok gara terroristak, ze batzuk ETA-ren biolentzia bakarrik zalatzen dute, eta beste aldeko biolentzia zer???????
Nereari gomendio bat
Trachurus 2008-03-12 14:24:04
Pozten naiz, Nerea, hilketen alde ez zaudela esan dozulako. Benetan. Zure baimenakin gomendio bat eingo nizuke. 
 
Hemen esan dozuna esana argi eta garbi kalian eta, orduan (lehenao ez) Euskal Herrixa zuekin egongo da torturen aurka eta independentzian alde. 
 
Bitxartian berdin jarraitxuko dogu, ala gaizkixao (danok: zuek, gainontzeko euskaldunak eta españolak ere bai). Zuen esku dao.
Barkatu
Guteneo 2008-03-12 14:55:08
Zaindu zure hitzak, tortura salatzen da eta.
Guteneo eta Trachurusi
nerea 2008-03-12 16:24:38
non zalatzen dira ba torturak? ANV-koei ETA-ren kontrako elkarteratze eta manifetara ez joatea leporatzen zaigu, eta torturen aurkakoetara nor joaten da ba? 
 
Trachurus, nik zuri berdina esan diezazuket, esan zuek argi eta garbi kalean torturen kontra zaudetela eta orduan urtengo gera gu ere kalera. 
 
Gainera, ez dakit zer eman dion jendiari ANV=ETA dala esateko.
Alde txiki bat
Trachurus 2008-03-13 12:20:37
Diferentzia txiki pare bat dao: 
 
- Hilketak begi bistakuak eta ETAk bere gain hartutakuak dia. 
 
- Torturarik euskal gizartiak ez du ikusi eta terrorismoagatik atxilotuen hitza ez da munduko sinesgarrixena. Alde batek salatzen ditxu baina bestiak ez ditxu onartzen. 
 
Gainera, apuntetxo bi. Alde batetik, zuen manifetara ez jutiak ez du torturarik salatzen ez dotenik esan nahi. 
 
Bestetik, esku artian daukagun arazua konpontzeko bidia biolentzia guztien bukaera dala uste badogu, oso tristia iruditzen jata "Zuek salatzen ez badozue guk ere ez" esan eta, gaur arte bezela, hilketa, errepresio, tortura, mehatxu eta abarrekin jarraitzia. Norbere esku dauana ein biharko genduke eta, orduan, gainontzekueri kontuak eskatu. Ez dozu uste?
zure hitzak
nerea 2008-03-13 15:43:47
Barkatu, baina zu izan zera lehena esaten guk salatzeko eta gero salatuko dezutela zuek "Hemen esan dozuna esana argi eta garbi kalian eta, orduan (lehenao ez) Euskal Herrixa zuekin egongo da torturen aurka eta independentzian alde". Gure kasuan ere, gu ETA-n aurkako kontzentrazio eta manifetara ez jutiak ez du esan nahi guk hilketak salatzen ez ditxugunik. 
 
Honekin bukatzeko esango dizut, torturak ikusten ez ditxuanak ez ditxula ikusten nahi ez dualako eta ETA-k behintzat indakua, ondo ala gaizki, onartu itxen duala. Ez beste batzuk bezela, harrixa bota eta eskua ezkutau. 
 
Gora Euskadi Askatuta!!!!!
Nerea
Guteneo 2008-03-13 17:30:07
Ni joan naiz manifestazio oietara, zerbait geio leporatzeko?
Argitziarren
Trachurus 2008-03-14 15:58:36
Nik ere salatzen ditxut torturak eta hilketak. Zer gehixao ein bihot? Zuek zerate ETAna publikoki salatzen es dozuenak eta beste aldekuak torturarik salatzen ez dabenak. Nere aldetik, zueri eskatzen dizuet lehenengo pausua emateko eta, beste aldekoren batekin hontaz hitzegiten dotenian, bere partia betetzeko eskatuko diot.  
 
Esan nahi nizuna da, nahiz ta torturak salatu zuen manifetara juten ez geranok, ez dizuegula ezertan lagunduko ETA publikoki salatu arte. Nik ez behintzat. Ez dakit argi azaldu doten oinguan.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elkarrizketak


Itziar Gurrutxaga

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Vicky Cristina Barcelona
Azaroa 22, 2008 (22:15)

Kontzertua
Azaroa 23, 2008 (12:30)

Vicky Cristina Barcelona
Azaroa 23, 2008 (19:00)

Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan bisitari 1