|
Gaur askatuko dute Fernando Bert presoa |
|
|
|
|
elgoiBARREN.net
|
|
2008-03-07 09:34 |
|
Gaur (martxoak 7) lagako dute aske Fernando Bert Arretxea preso elgoibartarra, 12.000 euroko bermea ordaindu ostean.
Martxoaren 15ean, eguerdiko 12:30ean egingo diote omenaldia Plaza Handian.
- 2002ko azaroaren 5ean Agen-en atxilotu zuen Frantziako Poliziak ETAko kide izatea egotzita.
-
2006ko abenduaren 14an espainiaratua izan zen eta lehenbizi Soto del
Real-en espetxeratu ostean, Algecirasen eduki dute preso gero.
Harrera ekitaldia; Elgoibarren edo Donostian
Elgoibarko Ezker abertzaletik adierazi dutenez, oraindik ez dakite non egingo dioten harrera ekitaldia Berti: Elgoibarren edo Donostian. Azken urtetan hiriburuan bizi zen preso elgoibartarra, eta litekeena da bertan egingo den harrera ekitaldira joatea hura agurtu nahi duten elgoibartarrak. Jakinaraziko dutela gaineratu dute.
∞ Lotura duten albisteak:
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |