| 2008ko proiektuak eta egitasmoak finantzatzeko hitzarmena sinatu dute Elgoibarko Izarrak eta Udalak |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-03-07 07:33 | ||
|
276.400 euroko dirulaguntza emango dio Udalak Elgoibarko Izarra Kultur
Elkarteari, 2008rako dauzkan proiektuak eta egitasmoak gauzatzeko. Atzo
(martxoak 6) sinatu zuten hitzarmena bi aldeek.
276.400 euroko dirulaguntza: Elgoibarko Udalak 276.400 euroko dirulaguntza emango dio Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteari 2008an Elkarteak gauzatu eta garatu nahi dituen proiektu eta egitasmoak finantzatzeko. Dirulaguntza hau, aurten ere, bi udal sailetatik bideratuko da:
Gazteria Batzordeak haur eta gaztetxoei lotuta dauden proiektu eta jarduerei lagunduko die (Atxutxiamaikari eta atal honetako gastu orokorrei, hain zuzen ere), eta Euskara Batzordeak, berriz, gainontzeko proiektu eta egitasmoei.
Proiektu eta programa batzuk bere osotasunean finantzatzen ditu Udalak (Gurean Bai-Hitzarmena, Kuadrillategi programa eta Euskara Errefortzuak), eta beste batzuetan, berriz, aurrekontuaren zati bat da Udalak finantzatzen duena. Ikus dezagun proiektu bakoitzean aurrekontuaren zenbatekoa finantzatzen duen Udalak:
Hauek dira Hitzarmenean azaltzen diren proiekturik garrantzitsuenak eta jasotzen dituzten dirulaguntzak:
Elkartearen aurrekontuaren erdia: Elgoibarko Izarrak 606.600 euroko aurrekontua dauka 2008rako (100.700.000 pezeta inguru), eta Udalak emandako dirulaguntza aurrekontu osoaren % 45a da, gutxi gorabehera. Eskerrak Udalari: Amaitzeko, Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak gure esker ona azaldu nahi dio Elgoibarko Udalari honek eskaintzen digun laguntzarengatik. Guretzat ezinbestekoa da Udalaren laguntza proiektuak eta egitasmoak aurrera ateratzeko, eta aurrerantzean ere bide beretik segitzeko asmoa azaldu nahi dugu. Izan ere, gure ustez, administrazioaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana da euskarak gure herrian aurrera egiteko biderik motzena.
∞ Lotura duten albisteak:
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























