| Martxan da Mendaroko Eguneko Zentroa |
|
|
|
| elgoibarren.net | ||
| 2006-10-30 12:54 | ||
|
Joan zen urriaren 16tik funtzionamenduan dago Mendaroko Eguneko Zentroa. 15 lagunentzako lekua badauka ere, oraingoz, 4 lagun daude bertan. Ate irekien eguna egin zuten joan zen barixakuan.
Mendaroko Zentro Balioanitzaren baitan dago Eguneko Zentroa. Azpilgoeta auzoan dagoen 160 m2-ko eraikina, ofizialki, otsailaren 9an inauguratu zuten arren, urriaren 16an hasi zen funtzionamenduan. Eguneko Zentroa kudeatzeko adjudikaziorako lehiaketak atzeratu du irekiera unea.
Pertsona ezinduei laguntza Bi langile eta 7 erabiltzaile Maria Luisa Fernandez eta Nuria Ansuategi dira Eguneko Zentroko arduradunak. Momentuz 4 pertsonaren zaintzaz arduratzen dira; laurak mendaroarrak. Aurki, baina, beste 3 lagun gehituko zaizkie. Eguneko Zentroak 15 lagunentzako lekua du.
Zer egin Eguneko Zentroaz baliatzeko?
Babestutako Etxebizitzak hutsik daude momentuz Aldundiak diruz lagunduko du Zentro Balioanitzaren eraikuntzak 795.306 euroko aurrekontua du. Horietatik %52a (414.983 euro) Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamenduak jarri ditu. Foru Aldundiak eta Mendaroko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu zuten, eta honen bitartez, foru erakundeak urtero 30.000 euro jartzeko konpromisoa hartu zuen zentroa mantentzeko. Babestutako etxebizitzak Udalak finantzatuko ditu. Instalazioak •Jangela •Atseden lekua •Telebista eta bideoa •Komunak eta dutxa egokituak •Sukaldea •Jardina *Guztira 160 m2 ditu
Zerbitzuak:
•Prebentzioa, tratamendua, Psikomotrizitatea
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|































