| Elgoibarko langabetuaren profila: emakumea, zerbitzuen sektorekoa eta DBHko ikasketekin |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2008-03-06 10:48 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
302 langabetu elgoibartar daude izena emanda INEM erakundearen Eibarko
bulegoan: 185 emakume eta 117 gizon. Iaz baino 30 lagun gehiago (%10).
Mendaroarrak 49 dira (duela 3 hilabete baino 9 gehiago).
Elgoibarko langabetuaren profila
Gure eskualdean, langabeen %61 emakumeak (1.183) dira; hirutik bat, alegia.
1.928 langabetu Debabarrenan
Gure eskualdean, Debabarrenan, 1.928 langabetu daude zenbatuta, INEMeko Eibarko bulegoak emandako datuen arabera (urtarrilaren 31ko datuak). Alegia, %11 igo da langabezia tasa azken 3 hilabeteetan, iazko urrian 1.708 lagun baitzeuden izena emanda Eibarko bulegoan.
Debabarrena herriz-herri:
Euskal Autonomi Erkidegoko datuak
Otsailean urtarrilean baino 1.926 langabetu gehiago zenbatu ditu INEMek
EAEko bulegoetan, hots, urtarrilean baino %2,37 gehiago. Guztira 83.319
pertsona daude lanik gabe EAEn (33.854 gizonezkoak eta gainontzeko
49.465ak emakumezkoak). Bestalde, 2007ko otsailetik langabezia 2.359
lagunetan hazi da, hau da, %2,91 gehiago. Gipuzkoan, langabezia tasa
%7,52raino igo da.
Elgoibarko Langabezia datuak (adinaren
arabera)
Sektoreka
∞ Lotura duten albisteak:
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|






























