Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Gazteok, lo ez PDF Inprimatu ePosta
Mikel Olaizola   
2008-03-05 21:13

Image
Badakit ez naizela egokiena negar egiteko loari buruz, egunero 7:30etan jaikitzen bainaiz, eta ziur hori askori berandu irudituko zaizuela. Baina loguraz pasatzen dut eguna askotan, ikastolako leihotik begira, noizbehinka ixten diren begien aurka borrokan. Eta ez dut uste bakarra naizenik, hitzek baino gazteon goizetako aurpegiek adierazten dute gehiago.


        Zenbat etxetan egoten ote dira eztabaidak ohera joateko ordua dela eta! Ba orain gutxi burututako zenbait ikerketak arazo hauen sorburua aurkitu dute. Dirudienez, nerabeon lotarako joerak ez dira helduen eta haurren berdinak. Guk beranduago oheratu eta beranduagoa jaikitzeko beharra omen dugu, horrela funtzionatzen du gure barneko erloju biologikoak.

        Gainera, ikastetxe gehienetan goizean goiz hasten dira klaseak, 8ak aldean (barkatuko didate goiz deitzea ordu horri argitu aurretik lanean ari diren langileek). Horrek eguna nekatuta hastea bideratzen du, eta errendimendua baxua izatea, dakartzan ondorio guztiekin.

        Loak osasunean ere eragiten du gainera, gure bateriak kargatzen baititugu lotan gaudenean. Umorean ere eragina du, lo gutxi egindakoan umore txarragoarekin jaikitzen baikara. Ez du alferrik esaten euskarazko esaera zahar batek: lo edarra, osasun edarra.

        Horregatik, irtenbide egokia izan daiteke klaseen hasiera ordua atzeratzea, galtzeko baino irabazteko gehiago dugulakoan nago ni behintzat. Zenbait ikastetxetan kontutan hartu duten proposamena izan da, eta emaitzak onak izan dira. Gazteok ganoraz egin behar baitugu lo, gero lo egon ez gaitezen.

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elkarrizketak


Itziar Gurrutxaga

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Vicky Cristina Barcelona
Azaroa 22, 2008 (22:15)

Kontzertua
Azaroa 23, 2008 (12:30)

Vicky Cristina Barcelona
Azaroa 23, 2008 (19:00)

Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 2 bisitari