Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Laponia alderik alde eskiatzen, Alberto Agirreazaldegiren erronka berria PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2008-03-05 10:41
Klik haundi ikusteko
Alberto Agirreazaldegi.
 
“Egun finlandiar bat nahi nuke izan” abesten du Garik bere abestietako batean. Alberto Agirreazaldegik bat ez, zazpi egun, eta gau, finlandiar ezagutuko ditu. Rajalta Rajalle Hiito izeneko eski nordiko proban parte hartuko du elgoibartarrak Laponia finlandearrean.
  • Zazpi etapatan 440 km.ko ibilbidea egiteko asmoa dauka, Errusiako mugatik Suediako mugaraino. Itzela!
 
 

Rajalta Rajale Hiito
Zapatu honetan (martxoak 8) bertan aterako da Finlandiarantz Agirreazaldegi: “goizeko 4etan aterako naiz eta hurrengo domekan, martxoaren 16an, gaueko 24:00etan itzuliko gara”. Rajalta Rajalle Hiito, -border to border (mugatik mugara) moduan ere ezagutzen da ingelesez- iraupen eskiko proba ezagunenetarikoa da. Laponian (Finlandia iparraldean) egiten da, ipar poloaren mugetan, "Papa Noelen bizilekutik ez oso urrun".
 
440 kilometro 7 etapatan
Klik haundi ikusteko
Ibilbidea.
Zazpi eguneko proba da, 440 km. guztira. “Errusiako mugan Saunavaaraa herrian hasiko gara eta Tornio herrian Suediako mugan bukatuko dugu” azaltzen du Albertok.
Egunean batez beste 65-70 km. egiteko asmoa dauka eskiatzaile elgoibartarrak. “Etapa batzuk luzeagoak dira, 9-10 ordu inguru egunean". Bere asmoa zen 10 km. orduko abiaduran egitea, baina proba horretan ibilitakoak diren eibartar batzuk esan diote hango elurra ezberdina dela, gutxiago irristatzen dela; hortaz, orduko 8 km. inguru egingo dituela uste du.

Ez da konpetitiboa, amaitzea da helburua
4 taldetan banatuta aterako dira; talde bakoitzean 100 lagun. Talde bakoitza egun batean aterako da. Lasterketa ez da konpetitiboa eta ez dago sailkapenik baina helburua bukatzea da, eta ez da gutxi.
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
Finlandiako egun motzak eta hotza
Une honetan egunak motzak dira Finlandian eta "ziurrenik etapak ilunetan amaituko dira". Iluntasunari beldurrik izan ez arren, bertako tenperatura hotzak edozein beldurtzeko modukoak dira: -30º minimoak eta -12º maximoak.

Esperientzia bai, baina egun bateko probetan
Alberto Agirreazaldegi antzerako iraupen eskiko probetan ibilia eta zaildua da: Marcha Lunga (Italian) eta Austriako Dolomitetan, baina egun bakarreko probak ziren haiek. Finlandiakoa baino lehenago Suediako beste proba bat zuen begiz jota. Orain ez dago atzera bueltarik.

Entrenamenduak Candanchu eta Frantzian
Klik haundi ikusteko
Candanchu eta Frantzia aldean ibili da apur bat entrenatzen. “Forma hartzen, erresistentzia fisikoa lantzen ibili naiz, baina ez larregi. Hala ere, fisikoki ondo nagoela uste dut”. Finlandian basoan ibiliko dira, pinu artean. "Leku polita izango da, baina hemen fondoa egiteko pistak dira. Frantzian leku politak daude fondoa egiteko, baina ez daude asko".
 

Duela hilabete eskas erabaki zuen Finlandiara joatea
Asteburu batean Candanchun zegoela lagun batzuekin topo egin zuen eta haiek esan zioten Finlandiara joatekoak zirela. Batek izena emanda zeukan eta gero kale egin du, haren lekua hartu du Albertok. Tolosa eta Ordiziako jendearekin doa. Euskal Herritik 15 inguru doaz, "azken momentuan Andoni Aizpuru telebista aurkezlea ere apuntatu da".


    • Tolosarrek ekarri zuten eskia Euskal Herrira duela 100 urte
Klik haundi ikusteko
Duela 100 urteko argazkia. Azpirotzen eskiatzen. Arg: Elosegui.
Fondoko eskia nordikoa da, eurak asmatu zuten. Euskal Herrira, berriz, Tolosako talde batek ekarri zuen estreinakoz fondoko eskia, aurten, hain justu 100 urte bete dira. Isaac Lopez-Mendizabal eta Jose Eizagirre tolosarrek Azpirotzen (Nafarroa) jantzi zituzten lehen aldiz eski batzuk, Aimond Enebok, Tolosan lanean ari zen norbegiarraren laguntzarekin eta begiradapean. 
 
 
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Albertoren bloga
maite 2008-03-10 10:02:48
Blog bat sortu Albertok eta bertan ari da bere abentura kontatzen.  
http://www.blogak.com/ibiltarixanak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elkarrizketak


Itziar Gurrutxaga

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Vicky Cristina Barcelona
Azaroa 22, 2008 (22:15)

Kontzertua
Azaroa 23, 2008 (12:30)

Vicky Cristina Barcelona
Azaroa 23, 2008 (19:00)

Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 2 bisitari