Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Blogak arrow Futbola, Internet eta Rock&Rolla
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Futbola, Internet eta Rock&Rolla PDF Inprimatu ePosta
Asier Etxaniz   
2008-03-04 22:10
Image
Lasai zihoan atzo astelehena, pentsa, atari honetan ere ez zen zer kontatu handirik Euria ari du zioen titularra jarri zutenerako. Halako batean ordea, MySpace-en dauden talde eta musikari elgoibartarrak zioena irakurri nuen. Aitortzen dut, ikaratu ere egin nintzen. Zertan ari ote dira hauek bazterrak nahasten. Izan ere, hiru hilabete baineramatzan 6nemen9-ko orriarekin, garai hartako kontu minak errepasatzen.

Jakina da edozein izan daitekeela Rock munduan musikagile. Adibideak nahi adina. Nahikoa dira hiru akorde eta lau bost trikimailu oholtzara igotzeko. Hori du bere ezaugarrietako bat, edonoren eskura egotea. Orain gainera, informatikak izandako hedapenarekin, grabaketa prozesuak erraztu ditu, ez dago estudio profesionalen beharrik, ez eta instrumentuekin saiatu beharrik ere. Teklatu saguak aski musika soinuak sortzeko. Internetek bestetik, munduari erakusteko atea zabaltzen du, diskoetxeen beharrik gabe.

Hala, atzo ezusteko ederra hartu genuen Zuhaitzen orriarekin. Niri Juan Mari Irigoien idazlea ekarri zidan gogora. Exposito entrenatzaileak zioen, bere aginduetara eduki duen jokalaririk onena zela, baina gai zela Atotxako zeruan begirada galtzeko, pasaran zebiltzan txorien atzetik. Zuhaitzen lekuan jarri eta iruditu zait zeinen zaila behar duen korner bat defendatzeak, etorri berri zaizun melodiari eutsi nahi diozunean, jakinaren gainean, nonbait grabatu, idatzi, kodetu, deskodetu ezean, betirako joango zaizula.

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez
Une honetan bisitari 1