Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Gizartea arrow Etxeko ospitalizazioko zerbitzua maiatzetik aurrera martxan
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Gure amaren etxea


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Agur eta ohore


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Barren astekaria

Mediateka


2006

Gida komertziala

Etxeko ospitalizazioko zerbitzua maiatzetik aurrera martxan PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-03-04 10:52
Klik haundi ikusteko
 
Gaixoa bere etxean bertan zaintzeko zerbitzua jarriko du martxan Mendaroko Ospitaleak datorren maiatzetik aurrera, Debabarrena eskualdean. Ospitaleko leku falta eta ohiko saturazio arazoei konponbidea emateko irtenbideetako bat da.

Honez gain, hiru obra handi egitea aurreikusten dute ospitaleko arduradunek.



Etxeko Ospitalizazioko Zerbitzua
Klik haundi ikusteko
Maiatzeko lehen astean zerbitzua ematen hasteko asmoa dutela adierazi du Gorka Sarasolak, Mendaroko Ospitaleko zuzendari kudeatzaileak. “Gauzak nahiko aurreratuta dauzkagu dagoeneko, zerbitzua eskainiko duten langile gehienak, esaterako, aukeratuta dauzkagu”. Gipuzkoan, Donostialdean bakarrik daude martxan horrelako zerbitzuak. Sarasolaren iritziz jauzi nabarmena emango du Mendaroko Ospitaleak zerbitzu hori eskainiaz, “etxean behar bezala zainduta egotea edo ospitaleko egonaldia ez baitira berdinak”.

Hiru Obra handi egingo dituzte
Klik haundi ikusteko
2007ko datuak eta aurreko urteetakoak konparatu eta aztertu ondoren, ospitalea txiki geratu dela ondorioztatu dute bertako arduradunek, batez ere, “hazteko joera daukagunean” nabarmendu du Gorka Sarasola zuzendari kudeatzaileak. Honekin batera, Mendaroko Ospitalaren gaitasuna eta zerbitzuak hobetzeko plangintzaren berri ere eman du Sarasolak. Hala, Etxeko Ospitalizazioko Zerbitzuaz gain, hiru obra handi egingo dituztela aurreratu zuen.
  1. Eguneko ebakuntzen gunea handitu: 14 ohe gehiago jarriko dituzte, uda ondorenerako prest egotea espero dute.
  2. Larrialdiak: Txiki geratu da larrialdietarako zerbitzua. 160m2-ko gune berri bat eraiki nahi dute. Eraikuntza lanetarako lehiaketa deituta dago eta esleipenaren zain daude. Luze joko dute lanek. “Hasten direnetik 12-14 hilabete inguru” Sarasolaren berbetan.
  3. Eraikin berri bat egingo dute kontsulta gehiago eta ohe gehiagorekin. Beste biak burutu ondoren egingo da proiektua.

       2007ko datuak
Etengabe hazten ari da Mendaroko Ospitala, Osakidetzaren sareko ospitale gazteena (1992. urtean inauguratu zuten).
  • Ospitaleratzeak
      • 2001    6.026
      • 2006    7.000
      • 2007    7.300  *Alegia, 2006tik 2007ra bitartean %5 igo dira ospitaleratzeak.
  • Beste datu batzuk
      • Erditzeak: 645 (iaz baino %10 gehiago eta 2002an baino %22 gehiago)
      • Larrialdiak: 31.150 (%0,8 gehiago)
      • Kontsultak: 141.000 (%0,5 gehiago)
      • Ebakuntzak: 5.000 (%2 gehiago)
      • Ohe kopurua: 116

 
  Lotura duten albisteak:

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


redios!!!
redios!!! hamaika ikusteko jayuak gaituk! gauza ra...
(ilargi)

Lotsagarria
Bai, neu ere konforme nago aurreko biekin. Zertara...
(Migel A.)

Lotsagarria
Urtero igual!!!Noski, kaltea eragien dutenak eztit...
(Hergon)

Sosua...
Ez dakit baina kalendarixo sosua urtengo dala emot...
(Miren)

Interes falta
Interesa egongo balitz laister jakingo zen zergatik urtero berdina gertatzen den.
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko