|
 Zuhaitz Gurrutxaga.
MySpace, musikaren mundura lerratu den munduko webgune handienetakoa da. Sarean nabigatzen jardun ondoren, Elgoibarko eta Mendaroko talde eta bakarlari mordo batekin egin dugu topo; eta baita ezusteko bat edo besterekin ere.
Ezagutu, eta entzun, nahi al dituzue?
• Futbola, Internet eta Rock&Rolla (Asier Etxaniz)
Luistxo Fernandez, Internet adituaren ustez, Euskal Herriko musika gazte (ia) guztia dago gaur lagun eta kontaktu-sareen gainean eraikitako webgune arrakastatsuan.
Gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da MySpace, eta horretaz jabeturik, euren domeinu propioarekin webguneak dauzkaten taldeek ere badaukate webgunea MySpace-en.
Musika entzuteko, eta batzuetan jaisteko, aukera da sare sozialen eran hazitako webgune honen ezaugarri nagusia. Horrez gain, musikaren munduan mugitzen diren talde eta norbanakoentzat harremanetan egoteko eta batak bestearen berri izateko modua ere bada. (ikus wikipediako definizioa)
• Elgoibartar eta mendaroarrak MySpacen
Elgoibarko eta Mendaroko talde eta bakarlariak, eta inguruko taldeetan ari diren musikari elgoibartarrak, aurkitu ditugu MySpace-en; aktiboan daudenak eta jotzeari lagata daukatenak ere bai. Hala ere, ziur, badirela ondorengo zerrendan bildu ditugunak baino gehiago. Eskertuko genizueke jakinaraztea.
Zuhaitz Gurrutxaga: Orain arte, futbolari moduan ezagutzen genuen, baina begi bistakoa denez, sanmigeldarrak beste afizio batzuk ere lantzen ditu. Lau abesti eta argazki mordoa dauzka MySpace-eko helbidean.
Laia: Juanmi Abal Laia taldeko abeslari eta gitar-jole elgoibartarra da. Iaz, Bilbao BBK Live makrojaialdi erraldoian jo zuen talde honek.
Napoka Iria: Ander Mujika elgoibartarrak eta Miren Narbaiza eibartarrak osatzen dute Napoka Iria. Duela gutxi atera zuten estreineko maketa.
Hellgoibar: Larramoti, Peitx, Igobal eta Gartzen taldekideek progressive, metal eta death metal estiloko musika egiten dute. Ikus hemen egiteko gai direnaren erakusgarri bat.
Aterkings: Martxelo Mendizabal eta Alberto Gonzalez elgoibartarrek eta Markinako musikariek osatutako taldeak lagun mordoa dauzka Myspacen.
Munlet: Mendaroko bikotearen elektronika eta postpunk doinuak.
Uek: Jon Gurrutxaga, Arima Beltza taldeko abeslari eta bateria jole elgoibartarrak eta Keu Agirretxea (Fjord, Etsaiak) eta Mikel Arakistain (Fjord, Etsaiak) ondarrutarrek osatzen dute Uek hirukotea.
6Nemen9:
Talde gisa desagertu zenetik urte asko pasa badira ere, nolako musika egiten zuten ezagutu, edo gogoratzeko, aukera daukazue hemen.
|
bikain berrigorri 2008-03-04 02:15:22 oso ona! aukera ederra herriko talde gehienak ezagutzeko.. | Myspace- buruz Mcaguen 2008-03-06 14:48:32 Oso interesgarria iruditu zait Ibon Rodriguezek Myspace-i buruz Sustatun idatzi daban erantzun bat. Luzetxoa da, baina merezi du. Harrigarrixa batzuk nola enteratzen dian gauzetaz... Hau da linka: http://sustatu.com/1204042715 Copy past egin dizuet: "Pozten naiz Luistxok gai honen inguruko haria zabaldu izanaz, izan ere, aspalditik kezkatzen nauen gaia da hori, eta amarauna arakatuta, oso gutxi izan dira plataforma hori kolokan jarri duten komentarioak. Euskal Herriko http://www.arteleku.net/4.1/blog/mrbe/ (Auskal Muturreko Musika) blog interesgarria eta zirikatzailea da, izatekotan, nire ustez hausnarketarik azpimarragarrienak biltzen dituen bloga. Hain zuzen ere, blog horretan myspace zalantzan jarriz esan izan direnak biltzen saiatuko naiz hemen, gure ikuspegia nolabait islatzen laguntzeko. Hasi aurretik argi utzi nahi dut ez dudala ezer pertsonala plataforma hori erabiltzen dutenen kontra. Bai, ordea, inertziaz eta gauzak bi aldiz planteatu eta kuestionatu gabe jardutearen kontra. Hasteko, esan bezala, ez diot inori ukatuko myspace bezalako azpiegitura batek duen potentziala alde guztietatik: doakoa da, musika entzuteko-zabaltzeko aukera ematen du eta sareak sortzea ahalbidetzen du. Baina harrigarria irudituko zait beti ikustea nola multinazionalen kontrako diskurtsoa saltzen duen hainbat talde eta bakarlari sare horren barruan dauden. Esan bezala, Aznar kontseilari duen Rupert Murdochen menpean dagoen plataforma da hori. Imajinatzen duzue Myspaceren ordez PP deituko balitz, eta bertan Fermin Muguruza bezalako baten espazioa topatzea??... ba.... bilatu myspacen... tatxaaaan. Benetan, inork uste al du Murdoch eta abarrek musikarioi lagundu nahi digutela? Eta doakoa izan arren, uste al du inork horrek ez diela etekin ekonomikorik ematen Aznar eta abarrei? Multinazionalen kontra gaude bai (edo hori saldu nahi dugu), baina multinazional batean sartzen garenean myspacen egotea defenditzeko erabiltzen dugun diskurtso berbera aplika dezakegu, ezta? hau da, artistarentzat ez du kostu ekonomikorik (irabazi handiak, ordea) eta jende askorengana heltzeko aukera ematen digu. Beraz, zergatik ez, multinazionalen eskutik, aurrera (en fin). Rage against the machine taldeak edo Manu Chaok hori egin izan dute azken urteotan. Ezkerreko diskurtsoa saldu multinazionalen barruan, aberasteko helburuarekin (oso ezkertiarra, ezta?). Nahi baduzue, orain arte aipatutakoa azalekotzat jo dezakegu. Baina ikus dezagun multinazionalek edo, kasu honetan, myspacek nola jokatzen duen. Ez da hausnarketa oso sakonik egin behar jakiteko myspace duten talde guztien bisita kopuruak kontrola ditzaketela. Horrek esan nahi du multinazionalek jakin ahal dutela zer den jendeak gehien entzuten duena, tendentziak norantz aldatzen diren..azken batean... azpijokoa egiten zaie. Batek esaten zidan “noise” (zarata) estiloak ez duela sekula arrakastarik izango eta ez duela zertan kezkatu, baina...gauza bera pentsatzen zuten punkyek duela 30 urte...egon ziur, multinazionalek inoiz ikusten badute noiseak dirua eman dezakeela noise argitaratuko dute. Hasiera batean, myspacen izena emateko kontratu bat onartu behar zen (beste hainbat lekutan bezala). Kontratu horren arabera (inork irakurtzen ez duen kontratu horren arabera) bertan publikatzen zen musikaren jabe bihurtzen zen myspace. Artic Monkeys taldearen adibidea dugu hor: kantak myspacen zintzilikatu, izugarrizko arrakasta lortu, diskoa salgai jarri (The Beatlesen mailako taldeen kopuruak gaindituz) eta orduan Myspacek auzitara eraman, kantak, kontratua sinatu ondoren, myspacenak zirelako. Orain klausula hori aldatu badute ere, mozorrotu baino ez dute egin. Orain, antza, kantak ez dira myspacerenak, baina myspacek erabil ditzake bere zerbitzu guztietan; esaterako, myspacek zigilu bat sortzen badu, bertan sal ditzake zure kantak (imajinatu “myspace volumen I” bilduma egiten dutela eta bertan saltzen dutela zure kantaren bat. Ez pentsatu ezer eska ahal zaienik). Laburbilduz, myspace, munduan dagoen musikaren %90aren “jabe” litzateke (bueno, ez, IZAN BADA). Erabiltzaile askok uste du aprobetxatzen ari direla myspacez...baina, argi izan eskaintzen dutena baino etekin handiagoa lortzen dutela. Sare sozialaz ere goraipamenak irakurri ahal dira nonahi, baina orrialdeak arakatuz gero konturatuko gara komentario eta “add” gehienak interesatuak, artifizialak edo hutsalak direla, gune batetik bestera kopiatua autopropaganda egiteko asmoz, inolaz ere eztabaidarik sortzeko asmoz edo hausnarketarik plazaratzeko asmoz. Baina tira, horren errua ez dauka myspacek, baizik eta bere erabiltzaileek. Hitz bitan, musika taldeen musika eta bideoei esker ari da dirutza lortzen myspace, izan ere, 250.000 erabiltzaile berri lortzen du egunean!!! egin kontu. Talderen batekin benetako harremana izateko gogoa baino ez da behar, guztiok posta helbide bat dugulako. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |