|
Kartzelan idazle den Jokin Urain preso mendaroarra elkarrizketatu dute
Argia astekariaren azken alean. 1986an Basaurin atxilotu zutenetik
preso dagoen bitartean, lau liburu argitaratu ditu: Izaina (1990), Adlotse (1992), Gatibu sortu
nintzen (2000), eta Errotarria (2006). Gaur egun, (Dueñas (Palentzia, Espainia) herriko La Moraleja espetxean preso dago.
 Errotarria liburuaren azala. Miel Anjel Elustondok elkarrizketa sakona egin dio Jokin Urain idazleari Argia astekariko azken alean ( 2.126 zenb.). Gauza askotaz berba egin zuten elkarrizketatzaileak eta elkarrizketatuak Dueñas (Palentzia, Espainia) herriko La Moralejan kartzelan eduki zuten hitzorduan, baina, batez ere, idatzi duen azken liburua izan zuten hizpide; Errotarria.
Elustondoren esanetan, "Lan honetan, presoa, kartzela, funtzionarioak, poliziak, politikariak, senideak, hilak eta biziak, umore mina, ironia… espetxeetako wikipedia du irakurleak Jokin Urainen obra". Eta honakoa gaineratzen du: "Irakurtzeko asko duen liburua da Errotarria. Antologia bateko testu pila handia aukeran. Liburua bera, osorik, antologikoa".
|
zergatik? josebacom 2008-02-29 22:59:33 Elkarrizketa interesgarria da, dudarik gabe. Dispertsioa, isolamendua, reinserzioaren falazia, eta beste hainbat kontu oso ondo erakusten ditu. Dena den honelako elkarrizketa hauetan oinarrizko informazio bat ezkutatu egiten da. Barrenen mota honetako elkarrizketak egin izan direnean horrela jokatu izan da. Ez da azaltzen zer leporatu zitzaien eta zergatik dauden espetxeratuta. Eta hori oso informazio interesgarria da. Zein ekintzatan parte hartu izana leporatzen zaion eta zein delitu egiteagatik kartzelaratu zuten. Ezin da ulertu preso bati elkarrizketa luze bat egitea eta gai hori ezta aipatzea ere. Presoak biktimak dira, baina presoetako batzuk beste persona batzueri eraso egin diote, eta hori (zerbait egin badute behintzat) ere jakin beharra daukagu. Bestela, manipulazioa da, interesatzen zaigun aurpegia bakarrik erakustea. Eta preso horrek biktimak eragin bazituen, biktima haiekiko injustizia krudela. | zergatik? casio 2008-03-03 18:11:40 Eta-ren biktimei galdetzen al zaie zergatik diren biktimak? Hildako guardiazibil baten amari galdetzen al zaio zergatik torturatzen zuen bere semeak? Etaren ekintzak justifikatu behar ez diren bezala, presoen aurkako neurriak (giza eksubideen aurka doazenak eta gainera estatu "demokratikoak" arautuak) ere ez dira justifikatu behar nire iritziz. Arriskutsua izan daiteke. | justifikatu? joseba com 2008-03-04 17:26:58 Baina noiz elkarrizketatu dituzte ba ETA-ren biktimak Barrenenen? Adibideren bat emango al didazu? ETAk hildako elgoibartarren familiarik elkarrizketatu al dute inoiz Barrenen? Familiaz ari gara noski, hildakoaren hitzak bere hiltzaileak ostu baitzizkigun. Baina kasu hori emango balitz ere (zain gaude...) beharrezkoa litzateke galdetzea zergatik uste duten ETAk eraso ziela. Inork ez du hemen presoen aurkako neurririk justifikatu. Nire mezua ondo irakurri baduzu reinserzioa falaziatzat adjetibatu dut, eta gertu nauzu dispertsioa, isolamendua eta kartzela arteko joan-etorrietan egiten dituzten giza eskubideen urraketak salatzeko. Baina presoak biktima izateak ez du haietako batzuk egin dituzten ekintzen larritasuna arintzen. Justizia ez da komeni zaigunaz bakarrik hitzegitea. Eta informazioa ez da gai deserosoak ezkutatzea. | ARGIBIDEREN BAT EDO BESTE barren 2008-03-04 18:29:42 Joseba.com-ek esandakoen gainean, zera argitu nahi dugu: 1) Ez da egia ETAren biktimak BARRENen azaldu ez direnik. 2) Gehiagotan azaldu ez badira, haiek ez zutelako nahi izan da. BARRENeko 547. zenbakia eskuetan hartzen baduzu, Jaime Arrese zenari eskainitako erreportajea ikusiko duzu (eta azala ere eskaini genion). 566. zenbakia hartzen baduzu, berriz, ETAren azken su-etenak Elgoibarren izan zuen eragina aztertu genuen lau orrialdeko gehigarri berezi batean. Azken orrian idatzitako oharrean ikusiko duzun moduan, gure nahia ETAren biktima baten testigantza jasotzea bazen ere, ezinezkoa izan zen. ETAk Elgoibarren hildako hiru biktimaren senitartekoekin egon ginen baina, hiru kasuetan, gai honen gainean ez zutela berba egin nahi esan ziguten, bakoitzak bere arrazoiak emanaz. | Okerbideak joseba com 2008-03-05 08:39:15 Barren-etik nik esan ez dudana ezeztatu nahi duzue... "1) Ez da egia ETAren biktimak BARRENen azaldu ez direnik." Baina nire mezuan ez dut horrelakorik esan. ETAren biktimak Barren-en noiz elkarrizketatu dituzten galdetu dut. Eta aitzakia edo justifikazioekin, baina Barren-en erantzunak berak aitortzen digunez: inoiz ere ez. Eta barkatuko didazue, baina 566. zkiko azalpenak Barrenen jokabidea hobetu baino okertu egin du. 566 aldizkari, 566 aste, alegia 10 urte pasa, behar izan zituen Barrenek Elgoibarren ETAk hildako hiru lagun horien familiarengana jotzeko, eta zertarako? ETAren enegarren albiste bat ilustratzeko! Baliteke beste plantemandu eta testuinguru batean ere senide horiek ezezkoa ematea, baina haien berri (?) izateko egindako ahalegin zeken horri ezezkoa ematea erabat ulergarria da. Lojika horrekin, ETAk suetena hautsi zuen egunean, ETAkide izatea leporatuta kartzelan dauden elgoibartarren senideei galdetu beharko zenieten... |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |