| Musika Eskolako 31 ikaslek parte hartu dute Andoiango Piano Jaialdian |
|
|
|
| elgoibarren.net | ||
| 2008-02-29 12:26 | ||
|
Zalantzarik gabe, pianoa musika instrumentu arrakastatsua eta
erakargarria da musikazale elgoibartarrentzat. Inazio Bereziartua
Musika Eskolako 31 ikaslek parte hartu dute Andoiango III. Piano
Jaialdian. Horietatik 13k urrezko dominak eskuratu zituzten eta 18k
zilarrezkoak.
Euskadi guztiko 70 musika eskoletako 824 piano ikaslek, 6 eta 18 urte bitartekoak, parte hartu zuten joan zen asteburuan Andoiango III. Piano Jaialdi arrakastatsuan. Irakasle, ikasle, eta batez ere, ikasleentzako estimulu handia dela gisa honetako jaialdietan parte hartzea azaldu dute Musika Eskolako arduradunek, eta horrez gain, beste musika eskola batzuetako jendea ezagutzeko aukera ematen digute.
Hona hemen, parte hartu zuten piano ikasle elgoibartar guztien izenak: • Agirregomezkorta, Nekane • Almenara, Naroa • Alonso, Iker • Alvarez de Arcaya, Paula • Andonegi, Katerina • Arberas, Maialen • Arrieta, Andrea • Ayesta, Gorane • Badiola, Maria • Bastida, Nerea • Belza, Ane • Burgaña, Mikel • Gallardo, Ane • Gomez, Vanesa • Gorosabel, Klara • Hijano, Alberto • Hijano, Guillermo • Kalzakorta, Garazi • Kalzakorta, Maialen • Konde, Garazi • Larrañaga, Laura • Leal, Maria • Legorburu, Danel • Lersundi, Amaia • Martinez, Jon • Martinez, Nerea • Mendizábal, Lore • Mugerza, Jon • Pedrosa, Ion • Rodríguez, Julene • Solozabal, Nerea
∞ Lotura duten albisteak:
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























