Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Udala arrow Ateak itxita egin zuten azken udalbatzarra
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Ateak itxita egin zuten azken udalbatzarra PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-02-29 10:52
Klik haundi ikusteko
Ezker abertzaleko jarraitzaileen protestek plenoa eten zuten.
 
Ezker Abertzaleko jarraitzaileen protesten ondorioz, plenoa 15 minutuz etetea agindu zuen alkateak. Protestek jarraitzen zutela ikusirik, publiko eta prentsarik gabe; Udal bulego batean eta ateak itxita, amaitu zuten atzoko (otsailak 28) osoko udalbatzarraren ohiko bilera istilutsua.
 


Klik haundi ikusteko
Udal Pleno aretoa.
Alfredo Etxeberria alkateak zinegotzien mahaian eseri ziren EAE-ANVko bi ordezkariei (Iñaki Bengoetxea eta Itziar Ibabe) mahaitik altxatu, eta publikoan esertzeko eskatu zienean hasi ziren Pleno aretoan zeuden ezker abertzaleko jarraitzaileen protesta eta oihuak.
Alkateak orduan, ordu-laurdenez plenoa eteteko erabakia hartu zuen. Protestek jarraitzen zutela ikusirik, ordea, plenoa ondoko udal bulego batean jarraitzeko agindua eman zuen, eta bertara lekualdatu ziren zinegotzi guztiak. Oraingoan, baina, ateak itxita burutu zuten plenoa, publiko eta kazetaririk gabe.
Pleno Aretoan geratu ziren herritarrek, aldiz, protestekin jarraitu eta Udaleko balkoira atera ziren, pankartak eskuan eta  EAE eta EHAK alderdien suspentsioaren aurkako aldarrikapenak eginez.
PPko zinegotzia haserre
PP alderdiko zinegotziak helarazitako oharrean dioenez, "pertsonaia batzuen iskanbila gogoa ezin daiteke nahikoa izan zinegotziak presionatu eta burua makurtuta pleno aretoa lagazera behartzeko. Horrelakorik berriz ez errepikatzea espero dut. Hain justu, alkatearekin biltzeko asmoa daukat, hurrengoan horrelakorik gerta ez dadin neurriak har ditzan, honekin, antzerako zerbait gertatu den hirugarren aldia izan baita".
Javier Nuñezen iritziz, "Alkateak ezin du onartu liskar bilatzaile batzuek plenoa mendean har dezaten, zinegotzien ahulkietan eseri eta altxatzerik ez nahi izatea. Oihu eta bozinak ere ezin ditu onartu, ezta zinegotziak iraintzea edo udaletxeko balkoira askatasun guztiarekin ateratzen laga ere. Eta bien bitartean alkateak beste gela batean ezkutatzea beste erabakirik ez du hartzen"


Udalbatzak plenoa amaitutakoan jakinarazi zien komunikabideei bertan erabakitakoa.
Hona aztertu zituzten punturik azpimarragarrienak:
  • Galiza Etxeak eraikuntza, instalazio eta obren zerga %95 jaisteko eginiko eskaria onartu egin zuen udalbatzak.
      • Aldeko botoak: 13
      • Abstentzioak: 3 (EA)
  • EHAK eta EAE-ANVren suspentsioaren aurrean EAJ, EA eta EB Berdeak/Aralar alderdiek aurkeztutako mozioa onartu egin zuen Udalak.
      • Aldeko botoak: 11
      • Kontrako botoak: 5 (PSE-EE eta PP).
  • PP alderdiak erakunde publikoetan banderen erabileraren betebeharrari buruz aurkezturiko mozioa ez zen onartu.
      • Aldeko botoak: 1
      • Kontrako botoak: 11
      • Abstentzioak: 4
  • Nazioarteko Emakumearen Eguna (martxoaren 8) gogoratzeko PSE-EE-k aurkeztutako mozioa aho batez, alderdi guztiek onartu zuten. Aldaketa batekin, halere; PSE-EErena baino osoagoa delakoan Eudelen adierazpen instituzionala onartu zuten alderdiek.
      • Aldeko botoak: 16
  Argazkiak:
Klik haundi ikusteko
EAE-ANVko bi ordezkariak (eskuinean) zinegotzien mahaina eserita
Klik haundi ikusteko
Liskarrak.
Klik haundi ikusteko
Protestak Udaleko balkoitik.
Klik haundi ikusteko
Ezker Abertzaleko jarraitzaileak udaletxeko balkoian.
 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Zein da hartu beharreko bidea?
Guteneo 2008-02-29 12:57:20
Zenbat urte daramatzagu kanal berdinari begira? 
Zenbat pertsonak nahiko luke kanala aldatu? 
Zenbat pertsona daude politikarekin desengainatuta? 
Zenbat urte gehiago igaro behar ditugu horrela? 
Zenbat bide berriri utzi zaie lekua? 
Zenbat negar eta zenbat min? 
Zenbat biktima? 
Zenbat sasieuskaldun/sasiespainiar? 
Zenbat faxista alde guztietan? 
Zenbat gezur? 
Zenbat desengaino? 
Zenbat bidegurutze? Zenbat... Zenbat... Agian iritsi da estrategiaz aldatzeko garai ez? Agian bada, akaso, amets berrientzat biderik, edo? Euskaldun, Euskal herritar, Napar, Bardulo… eta? Gu? Auxe da gure garaia, gure kabuz erabakitzeko garaia, baina nola? Behin entzun nuen, gran hermanon “ez, horrela ez mutiko”… Eseri beharko ginateke, akaso barre egin aurretik, eta betarik bagenu, beharko genukeela eduki, guzti honen inguruan, sakon hausnartzera, pentsatzera, gure herria eraikitzera…
Amen
Trachurus 2008-02-29 15:10:36
Hemen arazua ez da zein dan txarrena. Gauzia da kontrakuari kulpia botatzen daruaguzela 30 urte eta lortu dogun bakarra biktimak, hilketak eta kartzelaratziak dia. 
 
Tontuak gera, ala?



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan bisitari 1