|
Asier Etxaniz
|
|
2008-02-27 22:02 |
Hala zioen Iñigo Palominok AHT-ari buruz Barreneko elkarrizketan: Herriaren irizpideak hauteskundeetan agertzen dira, eta Eusko Legebiltzarraren %85 proiektuaren aldekoa da.
Eusko legebiltzarrak, Praileaitzen ingurunean harrobia geratzeko
eskatu zuen joan den urteko abenduan. PNV izan ezik, alderdi guztiak
ziren harrobia geratzearen aldekoak, bai eta Elgoibar, Ermua, Eibar,
Soraluze, Mendaro, Mutriku eta Debako udalak, bertako langileak
ordezkatzen zituzten sindikatuak eta hainbat elkarte ere. Gauzak
horrela, zai geratu ginen ea zer gertatuko.
Gaur enteratu gara Miren Azkareteren ahotik, ezetz, denak daudela ekibokatuta, ez dagoela arriskurik aztarnategiarentzat, hala dioskula Shefieldgo aditu baten txostenak. Gertuago ere izango ziren adituak, baina nago, ez zegoela beharrik ere.
Galdetzen hasita, jarrera honek ere edukiko du seguru esplikazio
demokratikorik, baina zertan hasi galdezka. Badakigu Iñigok zer esan
nahi zigun. Construcciones Amenabarrek erabakitzen du zer den eta zer
ez den demokratikoa.
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |