Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Politika arrow Kimetz Elkartean sartu da Ertzaintza
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Mediateka


Trinitateak 2008

Gida komertziala

Kimetz Elkartean sartu da Ertzaintza PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-10-27 18:35
Ertzaintzaren miaketak iraun duen bitartean herritar batzuk manifestaldia egin dute Kimetz kanpoan
Arratsaldeko 18:00ak inguruan sartu da Ertzaintza Kimetz elkartean, bertako ondasunen inbentarioa egitera. Espainiako Auzitegi Gorenak urriaren 25ean eman zuen agindua betetzen ari da Ertzaintza. EH-ko hainbat Herriko Tabernatan sartu ostean, Kimetz elkarteari tokatu zaio.

Tentsio uneak bizi dira

  Ertzain askok hartu dute parte operazioan eta zenbait herritar ere bertaratu dira protesta egitera. Ertzaintzaren 3 furgoneta eta mendi-ibilgailu bat azaldu dira arratsaldeko 17:45 inguruan Santa Ana kalean. Horrelakoetan ohikoa izaten den moduan, tentsio uneak izan dira nagusi.

  Miaketak iraun duen bitartean "Errepresioa ez da bidea" pankarta eskuetan zutela, manifestazioa egin du herritar multzo batek kanpokaldean. Manifestazioa aurrez ez abisatzeagatik isuna jarriko diete lagun hauei eta gazte bat identifikatu arazi dute Ertzaintzako agenteek.

Ertzantzaren miaketak ezustean harrapatu ditu 

Klik haundi ikusteko
Manifestazioan parte hartzen ari zen gazte batek adierazi digunez, "Bagenekien Kimetz Elkartea Ertzaintzaren dossierretan agertzen zela, baina ezustean harrapatu gaitu. Ahalbailehen erreakzionatu eta beste herrietan erabili duten lelo berdinarekin egin dugu manifestaldia".

  Kimetz Elkarte barruan, Zuzendaritzako kide batek jaso ditu operazioaren inguruko Ertzaintzaren azalpenak.

Auzitegi Gorenaren erabakia izan da 

   •Espainiako Auzitegi Gorenak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako herriko taberna guztietara "lehenbailehen" batzorde judizialak bidaltzeko agindua eman zuen, lokalen eta ondasunen inbentarioa egin dezaten.

   •Gorenak dioenez, Batasunaren ilegalizazioa guztiz gauzatzeko ondasun horien likidazioa ezinbestekoa da, Batasunak eta herriko tabernek elkarrekin lotura dutela agertzen duten arrastoak daudela uste baitu.

Kimetz Arrano Elkartea da

  Kimetz Elkartea ez da herriko taberna bat, Arrano Elkartea baizik. Dirudienez, Gorenaren agindua ez da herriko tabernetara bakarrik mugatzen. Arrano Elkarte izenpean dauden taberna, lokal edo elkarte guztiak miatzeko agindua dute. Euskal Herrian 400 Arrano Elkarte inguru daude.

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

biolentzia domestikoa
euskalduna 2006-11-03 20:49:09
ez dago konparatzerik, baina hauena ere biolentzia domestikoa da, etxera sartzen zaizkigu egurra ematen.. eta suposatzen da etxekoak direla (?). 
Lotsaren-lotsaz aurpegia tapatzen dute, baina ziurrenik belarriak ere tapatuta dituztela, aginduak paperean irakurri ondoren jauntxoen aldrebekeriak betetzera bultzatuta sentitzen direlarik (ez dut nahi pentsatu sms bidez bidaltzen dizkiela horrelako aginduak). ERTZAINTZA ! utzi YA! espainiako aginduak betetzeari eta hasi jabetzen gauden egoerataz. Nekatu burua, asko eskatzia ez bada.
erabat ados
ni neu 2006-11-03 20:47:49
Zirikatzaile hutsak dira, zertara datozte orain horrelako ekintzak? Ezin laga pakean pakean daudenak? aurrekoarekin erabat ados nago, orain lanik gabe geratzeko beldurra daukabe nere ustez, ze hauek ederki bizi dira kontutiken indarkeria dela eta ez dela.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko