| Antzerkia zinea baino osasuntsuago |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2008-02-27 14:03 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Herriko Antzokian antolatzen diren ikuskizun
eszenikoek (antzerki, kontzertu, zarzuela, e.a.) zine emanaldiek baino
jarraitzaile gehiago dituztela ondoriozta daiteke, Kultura Sailak zabaldutako
datuei kasu eginez gero.
Zineak ez bezala, badirudi ikuskizun eszenikoek harrera hobea dutela herritarrengan. 2007. urtean, 18 ikuskizun eszeniko antolatu zituen Kultura Sailak Herriko Antzokian; erdiak nagusientzako, eta beste erdiak umeentzako. Guztira 4.058 lagun joan ziren ikuskizunok ikustera.
Ikuskizun arrakastatsuenak
Saiorik jendetsuena, Pirritx eta Porrotx pailazoen “Eskerrik asko” izan da; 1.400 txartel saldu zituzten abenduaren 28an eskaini zuten emanaldirako. Herriko Antzokiak 400 laguneko gehienezko aforoa duenez, Olaizaga Kirolegian eskaini behar izan zuten ikuskizuna. Nagusientzako ikuskizunen artean, berriz, Glu-Glu konpainiaren Ama Quiero ser Lehendakari komedia izan zen ikusle gehien erakarri zuena; sarrera guztiak (400) agortu ziren. Mississipi aldetik etorri zen gospel erakustaldiak ere harrera oso ona izan zuen. 348 lagunek jarraitu zuten Black Heritage Singers gospel taldearen kontzertua. Eta, “La Tabernera del Puerto” ikustera joan ziren 336 lagunek, elgoibartarrok zarzuela zaleak garela erakusten dute.
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























