| Mendi irteera eta margo erakusketa antolatu ditu Haizeak Emakumearen Egunerako |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-02-27 12:10 | ||
|
Saseta eta Okina arteko mendi irteera eta Agurtzane Sololuzeren margo
erakusketa dira Haizea Emakume Taldearen aisialdi eta kultur
proposamenak Emakumearen Egunerako (martxoak 8).
• Saseta eta Okina arteko mendi irteera Morkaiko Mendizale Elkartearekin elkarlanean antolatu du mendi irteera Haizeak. Saseta eta Okina herrien arteko ibilbidea egingo dute, Trebiñuko lurretan. Besteak beste, Ayuda erreka inguruko bazter ederrak eta Estibalizeko monastegia ikusteko aukera izango dute.Ibilbide lasaia izango dela argitu dute, “nahi duen orok egiteko modukoa”.
• “Seina eta Luze” margo erakusketa Egilea: Agurtzane Sololuze. Noiz: Martxoaren 1etik 6ra eta 10etik 15era (*tartean hauteskundeak daude) Non: Kultur Etxean Ordutegia: 19:00etatik 21:00etara (astelehenetik zapatura). Bilbon bizi den Agurtzane Sololuze artista eibartarraren lanekin osatutako erakusketa antolatu du Haizeak. Jakinarazi dutenez, “sentsibilitate handiko” margolaria da Sololuze, eta zapiak, oihalak, izarak eta beste hainbat material erabiltzen ditu margolanen euskarri moduan.
Ekintza gehiago:
∞ Lotura duten albisteak:
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|






























