| Biltegi bat kiskali da Olaso industrialdean |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | |
| 2008-02-26 09:30 | |
|
Azken ordua: Olaso industriaguneko enpresa batean sortu den sua, itxura guztien arabera, nahita piztutakoa izan daitekeela jakinarazi du Herrizaingo Sailak. Enpresara sartu diren lapurrek sortu dutela sua uste du Ertzaintzak. Izan ere, bi ordenagailu eta dirua lapurtu dituzte enpresako kutxatik. Antza denez, rotaflexak erabili dituzte kutxak irekitzeko.
Olasope kalean dagoen Kasalzer S.L. enpresaren almazenean piztu da sua, jakin ahal izan dugunez, bart goizaldean. Ertzaintzak 04:50ean jaso du abisua. Harzubi jatetxearen atzealdean eta Olaso Auto-Diesel tailerarren gainean dago Kasalzer enpresaren biltegia.
Biltegi barruan zeuden bi autoak: Lexus bat eta BMW bat, Ertzaintzak emandako datuen arabera, zeharo kiskali dira, baina kalte gehiago ere eragin ditu suak elikagaiekin lan egiten duen enpresako biltegi eta garajean.
Suhiltzaileek sua alboko garajeetara eta jatetxera hedatu aurretik itzaltzea lortu dute.
Sua zer dela eta piztu den ikertzen ari dira une honetan suhiltzaileak.
Argazkiak:
|
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|































