Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Blogak arrow Euskararen Gaitasun Agiria
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Euskararen Gaitasun Agiria PDF Inprimatu ePosta
Mikel Olaizola   
2008-02-25 18:42

Image
    Pasa den zapatuan egin nuen EGA titulua ateratzeko azterketa, beste milaka pertsona bezala. Lau milatik gora izan omen ginen Gipuzkoan, hamar mila pasa EAEko hiru herrialdeak batuta. Ibaetako kanpusaren inguruak jendez lepo, sarreran pilatuta ateak noiz zabalduko. Gazteak nagusi baginen ere, ikusten zen tartean nerabezaroa aspaldi pasa zuenik. Eta, arrunta izanagatik normala ez den anekdota bat ere bai, asko eta asko gaztelaniaz ari ziren.

 

       EGA ez da oso popularra gure artean, egia esatera. Izan ere, ikasleok nahiko nazkatuta gaude egiten dugun gauza bakoitza titulu batekin frogatu beharraz. Eta EGAren kasua ere bide horretatik doalakoan nago. Gainera, ez dut uste azterketa honekin pertsona batek euskaraz komunikatzeko duen gaitasuna ongi neurtzen denik, ez gutxienez atariko proban. Oilarrak kukurruku eta eskopetak danba-danba egiten dutela baino gauza garrantzitsuagoak badaude nire iritziz euskarari dagokionez. Baina, helburua da galbahea frogara aurkeztutakoen erdiak soilik pasatzea, eta horretarako errazena test erako azterketa egitea da.

       Okerrena da ordea, lana topatzeko orduan zenbait ate ixten dituela EGA ez izateak. Ni ez nago zerbitzu publikoetan lana egiten dutenei euskaraz jakitea eskatzearen aurka, ezta gutxiago ere. Baina euskaraz jakitetik EGA gainditzera pausu bat dago. Eta gazteleraz ez badugu horrelako titulurik atera behar, zergatik bai euskaraz?

       Egia da halere, titulua lortzea zaila izan arren, gazte askok eta askok ez dutela euskaraz hitz egiteko batere erraztasunik. Bigarren hezkuntza bukatzean euskaraz eta gaztelaniaz ganoraz komunikatzeko gai izan behar genuke, eta hori ez da horrela gaur egun. Zerbaitek huts egiten du beraz, ez dago zalantzarik.

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

EGA dela eta
zozomikote 2008-03-03 22:37:29
Zerbaitek huts egiten omen digu, bada, ez ote da euskara meritu huts bilakatu dugula? Gaztelaniak ez du azterketarik behar, ez du aparteko legerik behar, eta edozein eredutan ikasten duten ikasleek badakite hitz egiten. 
Gaztelania beharrezko hizkuntza da gure gizartean, eta euskara, ez; eta argi utzi zuen Gotzon Garatek zer gertatzen den beharrezko hizkuntza ez direnekin: desagertu egiten direla.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez
Une honetan 5 bisitari